Albisteak

2014 Otsaila 25

Ikasi desodorante naturala egiten

Gaur egun gehienok desodorantea erabiltzen dugu gure eguneroko bizitzan usain txarrak ekiditeko. Alternatiba etxean egindako desodorantea izan daiteke, naturalagoa eta produktu kimikorik gabea.


Ikasi nola egiten den:

Materialak
•    100 ml ur destilatua edo minerala
•    Bikarbonato koilarakada bat
•    Lino (liho) koilarakada bat
•    Errizino (akain-belar) olio 3 tanta
•    Bakoitzak aukeratzen duen olio esentzialaren 15 tanta
•    Ontzia (ezin du metalezkoa izan)
•    Irabiatzeko egurrezko koilara
•    Iragazgailua
•    Bol bat (ezin du metalezkoa izan)
•    Tantak botatzeko goteroa
•    Desodoranterako ontzia

Nola egin:
Ontzi batean 100 mililitro ur  jarri eta berotzen jarri (su erdian). Berotzen ari denean bikarbonatoa gehitu eta irabiatu.  Minutu bat pasatakoan linoa gehitu eta irabiatzen jarraitu irakiten hasi arte. Irakiten hasten denean eta nahasketa loditu aurretik sutik kendu.

Egindako nahasketa hau hartu eta iragazi bol baten. Errizino hiru tanta gehitu nahasketa honi. Errizinoa hobe da ekologikoa izatea. Errefinatua edo findua den errizinoa hobeto ez erabiltzea prozesuan propietateak galdu egiten dituelako nahiz eta merkeagoa da.

Jarraian aukeratzen den olio esentzialaren 15 tanta gehitu eta irabiatu. Aukeratu gustatzen zaizuen usaina eta baita propietate onak dituenak gure azalerako: adibidez oso egokia izaten da lavanda edo izpilikuarena edo sandaloa. Goteroa erabiltzen badugu ez nahastu olioak, erabili eta gero garbitu.

Nahasketa hau ondo-ondo nahastu eta gure desodoranterako ontzira bota. Edozein ontzi erabili daiteke. Roll-on erakoa gomendagarria da (aurretik erabilitako desodoranteren batena edo berria erosita).

*Besapeak oso sensible badituzue (batzuetan menopausiarekin gertatzen da) nahasketaren pH jaitsi dezakezue bikarbonato kopurua jaitsita. Baina kontutan izan zenbat eta bikarbonato gutxiago gehitu desodorantearen efizientzia ere jaitsi egingo dela. Beraz zuek neurtu bikarbonato kantitatea. Lehendabizi errezeta hau probatu suabea delako.

*Hiru bat hilabete irauten du desodorante honek.

+ AZALPEN AUDIOA: Desodorante etxean egin daiteke? Nola? (Euskadi Irratia, Faktoria saioa)