Albisteak

2015 Abuztua 31

Irailean ere, auzokonpost tailerrak

Ikasturte berriarekin batera, gure Baratze Parkeetan egiten diren aktibitateak ere berriz martxan dira. Baratzeetan sortzen den materia organikoa nola gestionatu izaten da gehienetan galdera errepikatuena eta horregatik hori azaltzeko tailer ezberdinak antolatu ditugu.

Lehena Usurbilgo Baratze Parkean egingo da, irailak 11, ostiralean. 18:00etatik 19:00etara. Hurrengo egunean berriz, hilak 12, 16:30etatik 17:30etara Hernanin egingo da, Furgobaratzarekin batera kasu honetan.

Bi lekuetan, materia organiko hori, konpost-gune kolektiboetan nola gestionatu irakatsiko da, modu honetan, kalitatezko konposta lortzeko. Horretarako, bertan dauden materialak erabiliz, konpost tontor bat egingo dugu.

Bukatzeko, egindako lanaren ordainetan, mokadutxo bat eskainiko da parte hartzaile guztientzat. Anima zaitezte!