Albisteak

2021 Abuztua 31

Iraileko Furgobaratza bisitak Baratze Parke Sarean

Iraileko Baratze Parke Sareko Furgobaratzak prest ditugu jada.

Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dizkigu, sortzen dizkigun arazoei erantzuten digu, ditugun zalantzak argitzen dizkigu edo praktika egokiak ere proposatzen dizkigu.

Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoa batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz. Furgobaratza guztiontzako doako zerbitzua da.

Eta Furgobaratza nire baratzean noiz?

  • Irailak 1, asteazkena, 18:00-19:30 | Lezoko Baratze Parkea
  • Irailak 2, osteguna, 18:00-19:00 | Villabonako Baratze Parkea +  Ongarriztaketaren inguruko tailerra
     
  • Irailak 6, astelehena, 18:00-19:30 | Zumaiako Baratze Parkea
  • Irailak 7, asteartea, 18:00-20:00 | Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea + hazien tailerra
  • Irailak 8, asteazkena, 18:00-19:00 | Legorretako Baratze Parkea + hazien tailerra
  • Irailak 9, osteguna, 18:00-19:30 | Zumarragako Baratze Parkea
     
  • Irailak 13, astelehena, 18:00-19:30 | Azkoitiako Baratze Parkea
  • Irailak 14, asteartea, 18:00-19:00 | Ikaztegietako Baratze Parkea
  • Irailak 15, asteazkena, 18:00-19:30 | Errenteriako Baratze Parkea
  • Irailak 16, osteguna, 18:00-19:00 | Anoetako Baratze Parkea
     
  • Irailak 20, astelehena, 17:00-18:15 | Azpeitiako Baratze Parkea, Otzaka
  • Irailak 20, astelehena, 18:15-19:30 | Azpetiako Baratze Parkea, Izarraitzpe
  • Irailak 21, asteartea, 18:00-19:30 | Hernaniko Baratze Parkea
  • Irailak 22, asteazkena, 18:00-19:30 |Irungo Baratze Parkea
  • Irailak 23, osteguna, 18:00-19:30 | Ordiziako Baratze Parkea
     
  • Irailak 27, astelehena, 18:00-19:30 | Tolosako Baratze Parkea
  • Irailak 28, asteartea, 18:00-19:30 | Urnietako Baratze Parkea
  • Irailak 29, asteazkena, 18:00-19:30 | Usurbilgo Baratze Parkea + Hazien tailerra
  • Irailak 30, osteguna, 18:00-19:30 | Beasaingo Baratze Parkea + Neguko baratzea tailerra