Albisteak

2015 Uztaila 15

Iritsi dira ipurtxiak!

Ekogunean eguraldia ez da oztopo, euri zein eguzki naturaz gozatzea gustatzen zaigu. Horretarako, gure ‘ipurtxiak’ labetik atera berri ditugu: lurra bustia dagoenean erabiliko ditugun esertzeko kuxin-motxilatxoak dira. Gure ideia zoroan oinarrituta, ‪‎Naoko‬-ko lagunak diseinatu eta eskuz egin dizkigute, eta material ekologikoak erabiliz gainera!

Eskerrik asko!