Irungo Udalak eta Kutxa Ekoguneak hitzarmena sinatu dute proiektu hau garatzeko
Zozketa bitartez 70 partzelak banatu ondoren, baratze parkea urtarrila amaiera edo otsaila hasieran irekiko da
Kutxa Ekoguneak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egiten du eta horretarako Baratze Parkea Sarea martxan jarri zuen Gipuzkoako hainbat herritan. Orain Irun ekimenera batu da gaur Baratze Parkea inauguratuz.
Baratze Parkea Sareko aurkezpen saioan Miguel Ángel Páez, Irungo Udaleko Garapen Jasangarrirako delegatua eta Mikel Insausti Kutxa Ekoguneako zuzendaria izan dira. Bertan azaldu dutenez, Baratze Parkeak norberaren barazkiak era ekologikoan egiteko aukera eskainiko du. Aisialdi aktiborako topagunea izango da, giza talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta harremana bultzatuko duen gune berdea. Bertan belaunaldi ezberdinen arteko trukea emateko aukera izango da, txiki zein helduen artean, naturarekiko errespetua sustatuz. Baratze Parkeko lursailen emaitzak auto-hornikuntzarako erabiliko dira: lurraren fruituak, baratzen laborantzak emanak, norberaren kontsumorako izango dira, inolako etekin ekonomikorik jasotzeko aukerarik izan gabe.
Hitzarmen honen bitartez, Puianako baratze parkea Ekoguneko Baratze Parke sarean barneratuko da eta erabiltzaileak doako eskaintza zabala izango dute beraien esku.
Erabiltzaileek erremintentzako biltegi eta aldagela gisa erabil dezaketen etxola izango dute bertan, uraskak eta auzokonposta egiteko guneak ere. Lursailak urtebeteko aldirako eman dira, baina epea hiru arte luzatu daiteke. Gipuzkoako baratzeak martxan jarri ahala, Baratze Parkea Sarea gauzatzen eta sendotzeko doa, Udalei nola baratzekideei zerbitzu ezberdinak eskura jarriz, besteak beste: baratzezaintzaren oinarriak ikasteko ikastaroa (Urnietako adjudikatzaileek maiatza eta ekainean egin zuten), baratzeen egoeraren jarraipenak, tailer praktikoak, ekitaldiak, baratzetarako material desberdinak (konposta eta egituratzailea GHKri esker, erremintak Bellota-ri esker...). Pasaden 2015ean martxan jarri zenetik, baratzekideen preziatuenetako zerbitzua furgobaratza da. Hilero Baratze Parketara hurbiltzen da Sareko teknikaria, baratzezaleei laguntza eskainiz: baratzean sortzen zaizkien zalantzak eta arazoei erantzuten du, konponbideak eta gomendio praktikoak zuzenean eskaintzen dizkie. Baratze Parke Sareak duen ekarpenik erabilgarrienetako bat Baratze Parkearen berritutako webgunea da. Baratzekideek bertan topa dezakete baratzeak modu ekologikoan kultibatzeko informazio praktikoa, edo eskura duten zerbitzu xorta. Gainera, bertan izen emanez gero, asteroko buletina jaso ahal izango dute, Sareak Baratze Parke desberdinetan antolatzen dituen ekimen guztien informazioarekin, aholku praktikoak, tailer interesgarriak, ekimenen agenda, argazki galeriak, e.a.
2012an proiektua hasi zenetik, 15 Baratze Parke ditugu Ekogunea, Lezo, Errenteria, Hernani, Usurbil, Tolosa, Azpeitia, Alegia, Zegama, Anoeta, Elgeta, Azkoitia, Urnieta, Berrobi eta Irun. Orotara, 1.013 lursail eta 46.500 metro karratu inguru. Eta sarea zabaltzen doa, udaberrian Ikaztegieta eta Beasaingoak ere martxan jarriko dira.