Albisteak

2015 Apirila 28

Jakoba Errekondok 'Bizi Baratzea. Garaian garaikoa garaiz' liburua aurkeztu du

Zure baratzea gauzatzen hasteko asmotan bazabiltza edo jada hasita bazara, Jakoba Errekondo paisajistak Kutxa Ekogunearen babesarekin aurkeztu berri duen liburua zuretzat da. Bizi Baratzea. Garaian garaikoa garaiz du izena eta bertan, hainbat aholku aurkituko duzu modu atsegin eta ulerterrazean. Errekondoren hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak.

ARGIAren eskutik argitaratu den liburu honek Donostiako Udalaren, Kutxa Ekogunearen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gureak Taldearen babesa jaso du.

Jakoba Errekondo Kutxa Ekoguneko Amalia Virtorekin, liburuaren aurkezpenan.