Albisteak

2015 Urria 05

Jende ugari izan da Kilometroetan egindako tailerretan

Eguraldi nahasiak ez zuen Usurbilgo 2015 Kilometroen festa zapuztu. Kutxa Ekoguneak bere lekua izan zuen bertan eta karpa ingurua jendez gainezka izan zen goiz guztian zehar maskara eta garaiko Ekoguneko trapuen tailerra egiten. Baratze Parke Sareko baratzetan ekoiztutako produktuen erakusketak ere jendearen atentzioa lortu zuten. Kilometroetara bertaratutakoek Kutxa Ekogunea parkearen proiektuaren berri izan zuten eta gure lan ildo desberdinetako bi proiektu ezagutu zituzten: Garaiko kanpaina eta Baratze Parke Sarearen proiektua.  
 
 Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta beste bat arte!