Albisteak

2015 Iraila 21

Jendetza bildu da 'Baratzeko estreinaldi handiak' iragartzeko Zinemaldiko karpan

Baratzeko estreinaldi handien karpa. larunbatean. Argazkia: Donostiako Zinemaldia

Baratzeko estreinaldi handiak kanpaina iragartzeko karpa izan dugu ostiralean hasi eta igandera bitarte Donostiako Okendo plazan eta oso arrakasta handia izan du. Zinemaldia testuingurutzat hartuta aurkeztu dugu Baratzeko estreinaldi handiak kanpaina, eta izenak dihoen modura, baratzeko estreinaldiak film edo telesail berrien estreinaldien maila berean jarri ditugu, filmen izenak pixka bat moldatuz.

Okendo plazan hiru egunez 10.000 bisitari inguru izan ditugu, eta horiek dagoeneko estreinatutako Col Bill, Berenjenamin Button… filmeez gain, berrien izenak ere proposatu dituzte. Ane Villegas Campok Patatouille film proposamenarekin Kutxa Ekoguneko kontsumo jasangarriaren kit bat lortu du. Zorionak!

Gainera bertaratutakoek erosketak egiterako orduan gogoan izateko “Garaikoa” mugikorrerako aplikazioa eta sukaldeko trapu bat eraman zituzten etxera.

Bide batez gure proiektua ezagutzen ez zuten pertsonek gure berri izan dute, ongi etorriak bizimodu ekologikoago bat izateko bidera!