Albisteak

2015 Otsaila 13

Konpost gune berria Baratze Parkean

Udaberriarekin batera, gure Baratze Eskola kolorez josten hasiko da barazki eta loreen laguntzaz. Baina horretaz gain, Konpost Gunea ere martxan jarriko da, baratzeari beste kolore bat emanez.

Bertan, gure inguruetan aurkitu ahal ditugun material ezberdinekin egin daitezkeen konpost nahasketa ezberdinen erakustaldi bat egingo da, horiek konpostatzeko nahasketarik egokienak zein diren erakutsi eta prozesuaren eboluzioa ikusteko.

Baratze eta lorategietan sortzen diren landare hondarrez gain, ximaurra, belarra eta  etxeetan sortzen den janariarekin ere tontor ezberdinak egingo ditugu. Bukatzeko, zizareekin eginiko konposta ere nola egiten den ikusi ahalko dugu bertan.

Leku aproposa konpostaren inguruan ditugun dudak argitzen joateko.