Albisteak

2017 Martxoa 02

Kutxa Ekogunea eta Mater Museoa uraren inguruan elkarturik

Martxoaren 22an ospatzen den Uraren Munduko egunarekin bat eginez Kutxa Ekogunea eta Mater Museoak elkarlanean eskaintza berezia antolatu dute.

Martxoak 19: Kutxa Ekogunea Parkean uraren kudeaketaren bisita

Ordutegia: 11:00-14:00

Kutxa Ekogunea Parkean egiten den ur zikinen kudeaketaren inguruko bisita gidatua egingo da. Hurbiltzen direnek ur zikinen ibilbidea ulertuko dute, Ekoguneko araztegiaren funtzionamendua eta berezitasunei buruzko azalpenak jasoko dituzte eta ur zikinen berzirkulazioa naiz uraren beste zenbait ezaugarri aztertuko dituzte. Ondoren zizare araztegi bat nola egiten den azalduko da eta praktikara eramango da ikasitakoa.

Ekintza honen helburua jendeak ura garbitu edo iragazteko (hau da berrerabiltzeko) prozesu desberdinak ezagutzea da eta jendea kontziente izatea ur eremuak zaintzeak daukan garrantziaz.

 

Martxoak 26: MATER Museoan EkoFish. Itsasora irteera

Ordutegia: 10:00-14:00

Ekintza honen helburua itsas ingurunea kontserbatzeko parte hartze aktiboa sustatzea da, MATER itsasontzi-museotik ur azalean dauden hondakinak bilduz.  Ekintza hiru zatitan banatuko da: alde batetik, parte hartzaileei itsas ingurumen formazio saio txiki bat eskainiko zaie non ontziko dinamikak lantzen diren  tripulatzaile profesionalaren eskutik.

Ondoren, azaldutakoa praktikan jartzen da itsasora irteerarekin eta hondakin erauzketa eginez; eta azkenik, harrapatutako hondakinak dokumentatu eta estandarizatutako protokolo batekin karakterizatuko dira.

Izen emateak. Bietako ekintza batean edo bietan parte hartzeko aurrez izena eman behar hurrengo telefonoetara deituz edo azpiko helbide elektronikoetako batera mezu bat bidaliz:

 

***Oharra: Bi ekintzak 12 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Gehienez 30 pertsonek parte hartu ahal izango dute ekintza bakoitzean.