Albisteak

2016 Abuztua 17

Kutxa Ekogunea Itsafest jaialdian

DSS2016-ak antolatutako ekintzen barne, abuztuaren 27an Itsafest jaialdia ospatuko da Ondarretako hondartza, pasealeku eta lorategietan. Ura, lurra eta sua ospatzen duen jailadi honetan Kutxa Ekoguneak parte hartuko du hainbat ekintza bitartez.

Standak, hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, proiekzioak, musika, antzerkia eta beste hainbat jarduera izango duen Itsasfest jaialdiaren egitarauaren barne Kutxa Ekogunetik ere hainbat ekintza antolatuko ditugu.

Lorategietan kokaturiko bi karpatan haurrentzako eta helduentzako tailerrak eskainiko ditugu, goizez etxeko txikiak Itsas ondoko paisaiak izeneko tailerrean parte hartu dezakete eta beraien irudimenarekin eta hondarrarekin paisaia koloretsuak sortu. Eta arratsaldez helduek Baratza balkoian tailerraren bitartez, izenburuak dioen bezela beraien balkoietan baratza jartzeko argibideak jasoko dituzte.

Honez gain, Kutxa Ekoguneko Kontsumo arduradunak, Amaia Otazok bi hitzaldi motz eskainiko ditu Pentsamendu Zonaldean eguerdiko 13.00etan: Km 0. Osasuna eta askoz gehiago eta Nik zer egin dezaket? Hitzaldi hauetan bertako eta garaiko produktuen kontsumua bultzatzeko gogoeta egingo da eta bakoitzak jasangarritasuna bultzatzeko eman ditzakeen pausuei buruz hitzaldia eskaini ere.

Kutxa Ekogunea proiektuari buruzko informazioa ere eskuragarri izango da jaialdian eta bertan egiten dugun lanaren berri emango diogu bisitariari bideo, hitzaldi eta materiale bitartez.

Ondarretan ospatuko den jaialdi handi hau 10:00etatik gaueko 01:00ak arte ekintza ezberdinak izango ditu. Denon atseginerako jaia, aukera egongo da tailer eta jokoetan parte hartzeko, eta produktu osasuntsu eta zaporetsuak erosteko; dena musikaren erritmoan. Hori guztia gure natur inguruarekin harreman iraunkorragoa sustatzeko. Jaialdia baino lehen, bi geo-ibilbide egin dira itsasertzetik; orobat, kostako zaintzaileen plataforma bat sortuko da, herritarrek itsasoa babesteko lanetan duten parte-hartzea areagotzeko.

Egitaraua Itsasfest 2016