Albisteak

2015 Urria 14

Kutxa Ekogunea Parkean bioerankuntzaren irizpideekin sortutako eraikinetara bisita

Iñaki Urkia arkitektoa erdian, eraikinen inguruko azalpenak ematen.

Kutxa Ekogunean bioeraikuntza tekniken bidez Baratze Parkeko erabiltzaileentzako biltegi-aldagelak, eta komunak eraikitzen ari gara abuztu erdialdetik eta gaur, Iñaki Urkia eraikinen arkitektoak eta Alfonso Perkaz Ecohouseko arduradunak Ekogunera bertaratutakoei eraikinen nondik-norakoen azalpen guztiak eskaini dizkie.

Bioeraikuntzaren oinarri garratzitsuenak, material sintetikoak ahal den gutxien erabiltzean eta energia kontsumoa ahalik eta urriena izatean datza. Bioeraikuntzan ohikoak, baina eraikuntza arruntean arraroak diren lasto fardozko hormak, landarez estalitako estalkia eta eskuz egindako kupula ireki bat daude Ekoguneko Baratze Parkeko eraikinetan.