Albisteak

2016 Abuztua 08

Kutxa Ekogunea Street View, Wikipedia eta Donostiapedian

Kutxa Ekogunea Parkean bisita birtuala egiteko aukera martxan dago Google-eko Street View sisteman, eta parkearen eta proiektuaren azalpena Wikipedia entziklopedian eta Donostiapedian ere.

Street View Google Maps-en zerbitzua da. Bertan, erabiltzaileak hiria kalez-kale ikusteko aukera du, 360º irudi birtual batzuen bitartez. Horrela erabiltzailea hor bertan dagoela sentipena eduki dezake eta gaur egun eraikin eta zonalde pribatu batzuen barnekaldera ere sartu gaitezke sistema honi esker.

Momentuz parkeko sarrera eta Baratza Interpretazio Zentroaz gozatu dezakegu, eta aurki Haur Parkea eta beste zonalde batzuk ezagutzeko aukera izango dugu.

Berrikuntza honez gain, Kutxa Ekogunea Parkea eta proiektua orotara Wikipedia entziklopedian azalduta dago gazteleraz eta Donostiapedian euskeraz.

Donostiari buruzko ezagutza guztia Wikipedian jarri nahi duen proiektua da Donostiapedia. Donostiarrekin eta hiriko eragileekin (elkarte, gizabanako, talde....) lankidetzan, hiriaren historia, kulturari eta nahi den gaiei buruzko artikuluak argitaratu eta edonoren eskura jarriz.