Albisteak

2022 Apirila 11

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean lursaila eskatzeko epea irekita maiatzaren 31 bitartean

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea, Gipuzkoako beste 22 parkeekin batera, Baratze Parke Sareko kide da. Sarearen helburu nagusia, ekologikoa eta autokontsumorako den baratzezaintza sustatzea eta hedatzea da.

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean 152 partzela daude, herritar eta elkarteei eskaintzen direnak, autokontsumorako baratzezaintza ekologikoan jarduteko helburuarekin. Alokairuan ematen dira partzelak, 4 urtetarako kontratuaren bitartez. Partzelen kopuruaren %20a jabez berritzeko konpromezua du Ekoguneko Baratze Parkeak, hau da, gutxienez, 30 partzela berritzen dira urte beteko epean.

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeko lursailetan sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin, itxarote poltsa osatuko da izen-emate hau egin eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin.  

Izen-emate epea irekita izango da 2022ko apirilaren 15etik 2022ko maiatzaren 31 bitartean (biak barne). Izen emateak hemen

Izen-emate baldintzak

  • Donostia, Lasarte-Oria edo Hernanin erroldatua egotea.
  • Eskatzaileak edo bizikidetza unitateko beste kide batek Donostian, Lasarte-Orian edo Hernaniko herrietan baratzezaintzarako egokia den lursailik ez izatea, ez jabetzan, ez gozamen eskubidez ezta errentamenduan ere.
  • Bizikidetza unitate bereko pertsona bat baino gehiagok eskatu dezake lursaila Ekoguneko Baratze Parkean. Hala ere, kide bati lursaila esleitu bezain laster, bizikidetza unitate bereko beste kideak itxarote poltsatik kanpo geratuko dira.

Lursail motak eta prezioak

  • 30 m2-ko lursaila: 19 €/hileko (16 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 60 m2-ko lursaila: 31 €/ hileko (27 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 90 m2-ko lursaila: 43 €/ hileko (38 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • Lursail egokituak (jardinera altuak behar bereziak dituztenentzat): 12 €/hileko (11 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).

+ Baratze Parke Sareari buruzko informazio gehiago