Albisteak

2016 Apirila 07

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea finalista COAVN Sarietan

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko sarietan, Kutxa Ekoguneko Haur Parkea finalisten artean geratu da Barne Diseinu kategorian. 

Kutxa Ekoguneak Euskal Herri mailan erabat berritzailea den aisialdia aktiborako gune bat irekiko zuen 2015eko abenduan. 700 m2 baino gehiago zabaleran eta 7 m altuerako espazio berri bat egokitu du haurrak eta beraien familientzat, eta baita eskolentzat ere. Espazioa Maushaus taldeko pedagogian adituak eta Teresa Meana eta Ione de Pablo arkitektak garatu dute elkarlanean. Kalitatezko aisia-espazioa da eta bertan haurrak primeran pasatzeaz gain, energia, baratza, jasangarritasuna eta abar luzeari buruz ikasiko du, jolas eta tailer berezien bitartez.

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-12 urte bitarteko haur eta hauen familientzako kalitatezko aisia espazioa da, irizpide pedagogikoekin diseinatuta. Haurren jolasteko eran oinarrituta hauen sormena, autonomia, auto-estimua, erlazioak eta psikomotrizitatea sustatuko dituen estrukturak eta euskarriak sortzeko. Bertan, jolas aukera ugari dituzte, besteak beste, material naturalez egindako jolas estruktura finkoak daude, hala nola, zuhaitzak dituzten soro borobilak, sareak, negutegi argitxuak, baserritxo bat, … Haurrak gainera, momentuan nahi duen jolas-espazioa eraikitzeko aukera du. Gustura egoteko leku bat da, haur batek lasai egon nahi duenean goxo egoteko aukera du eta saltoka eta irrika egon nahi duenean gauza berbera. Jolas autonomoaz gain, egunero ikasteko eta gozatzeko tailer dibertigarriak eskaintzen dira eta astebururo ikuskizun bereziak, urtebetetze festak ere antolatzen ditugu.