Donostiako Belodromoko ikastetxeentzako emanaldi guztien aurretik ikusi daiteke aurkezpen bideoa.
Kutxa Ekoguneko Hezkuntza programaren aurkezpen bideoaren estreinaldia Donostiako Zinemaldian egin dugu, aurten. Belodromoan astean zehar proiektatzen dituzten filmen aurretik ikusi daiteke bideoa. Emanaldi hauek ikastetxeentzako izaten dira eta asko dira bertara filmak ikustera joaten direnak, 13.000 ikasle eta 600 irakasle inguru gutxi gora behera.
Kutxa Ekogunetik eskerrak eman nahi dizkiegu bideoaren ekoizpenean parte hartu duen Rekkam Digital Media-ri, aktoreei eta Donostiako Zinemaldiari.