Kilometroak ikastolen eta euskararen festa handiak datorren igandean beste edizio bat izango du “Zubiak batuz” goiburua.
Aurten ere Kutxa Fundazioak parte-hartze aktiboa izango du Urretxu-Zumarragako Kilometroak festan: haurrentzako tailerrak Kutxa Ekoguneak antolaturik, Carver Skateboard-en erakustaldiak eta eskolak Axi Muniain-en eskutik, gaztegunean kontzertuak Kutxa Kultur-ek antolatuta, eta hainbat lehiaketa Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren eskutik.
Adin eta gustu guztietarako eskaintza Kutxaren eskutik.
Informazio guztia: kilometroak.eus
Jarduerak Kilometroak festan Kutxa Fundazoaren eskutik
Batetik Ikastola gunean egongo den Kutxa Fundazioko karpan fundazioa osatzen duten ekipamenduen eskaintzen informazioa jaso ahal izango da eta zozketak egingo ditugu.
Horrez gain Kutxa Ekogunetik, jolas kooperatibo bat proposatzen da aurtengo Kilometroak egunerako. Haurrek taldean lan eginaz elkarren ideiak eta eskuak batuz zubi bat eraiki beharko dute, Zubiak batuz leloa praktikan jarriz. Zubiak sendoa izan beharko du ordea, gainetik igaro eta ez erortzeko modukoa. Hau da, Zumarraga eta Urretxu horrenbeste urtez batu dituenaren antzekoa. Bada ordea jolasa zailtzen duen baldintza bat denbora mugatua izango da eta 3 taldek hartuko dute parte aldi berean. Ea inor ez den uretara erori eta bustitzen!
Gipuzkoa Kutxa Solidarioak ere bere Aztarna Solidarioaren Argazki Rallya egingo du Erronkaren barruan. Puntu gehigarriak lortuko dira eta Inpresora mugikorra irabaziko du sailkatzen den lehenengo ikastolak. Lehiakortasunaren artean, bestelako baloreei garrantzia ematearen alde egitea da helburua.
Santa Barbara gunean beste mota bateko ekintzak antolatuko ditu Kutxak. Batetik, eta Kutxa Kultur Izanezberdin eta Gaztediko haur eta nerabeentzat, Axi Muniain-ek Carver-ak gaztetxoen esku jarriko ditu proba dezaten, eta beraien teknika hobetzeko trukoak ere erakutsiko dizkie, bere kartelak eramango ditu gaztetxoei bere sinadurarekin emateko, gaztetxoekin ere argazkiak egingo ditu, eta bidaian dabilenean bizileku duen “kamioia” ere eramango du, gaztetxoek barrutik ezagutu dezaten.
Eta bestetik, Kutxa Kultur Musikak hiru kontzertu antolatuko ditu Santa Barbarako eszenatokian: Oso Fan, Madelaine eta Hesian taldeak.