Albisteak

2021 Apirila 30

Kutxa Fundazioak Pro Data Gipuzkoa Ituna aurkeztuko du UPV/EHUko udako ikastaroetan

Pro Data Gipuzkoa Ituna “Eta orain, zer” ekimenaren komunitateetako batean egina, jakintza-arlo anitzeko ekimen irmoa da, gizartean konfiantza sortuko duen eta pertsonengan ardaztuko den datuen erabilera sozialki arduratsua sustatzeko. Lana Txetxu Ausin CSICeko eta Globernanceko ikertzaileak eta Alberto Sotomayor Kutxa Fundaziokoak koordinatu dute.

Ituna hiru printzipio etiko sendotan oinarrituta dago: segurtasuna eta babesa, pribatutasuna bermatuz; inklusioa, ekitatea eta gardentasuna sustatzea; eta ingurumena eta etorkizuneko belaunaldiak babestea.

Pro Data Gipuzkoa Itunak, era berean, hiru ekintza-konpromiso planteatzen ditu: prestakuntza- eta sentsibilizazio-plana, gizartearen prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea balio ekonomiko eta soziala sortzeko datuen potentzialari buruz, eta herritarren ahalduntze teknologikoa bultzatzea; eragin etikoaren ebaluazioa, hau da, datuen iturrien kalitateari eta datuen tratamendu seguru eta etikoari buruzko aldez aurreko azterketa zorrotza; eta, hirugarrenik, Pro Data Commons Plataforma sortzea, instituzioak, erakundeak, ikerketa-zentroak, enpresak eta herritarren erakundeak lotzen dituena.

Kutxa Fundazioak UPV/EHUko udako ikastaroen esparruan aurkeztuko du ekimen hau, zehazki, Donostiako Miramar Jauregian datorren ekainaren 25ean ospatuko den Adimen Artifizialari, Etikari eta Legeriari buruzko I Jardunaldian.

Jardunaldi honetan adimen artifizialari buruz arituko da hainbat ikuspuntutatik eta jakintza-arlotatik: teknologiak, giza zientziak eta zientzia juridikoak. Hala, arlo desberdinetako adituek adimen artifizilari buruzko beren ikuspegia eta esperientzia eskainiko dituzte, eta teknologia berri horrek sortzen dituen alderdi etiko eta legalei buruz.

Testuinguru horretan, Kutxa Fundazioako Alberto Sotomayor-rek Pro Data Gipuzkoa Ituna aurkeztuko du. Itun honi dozenaka lagun atxikitu zaizkio dagoeneko, eta oraindik nahi duenak esteka honen bitartez egin dezake bat itunarekin.

Adimen Artifizialari, Etikari eta Legeriari buruzko I. Jardunaldia ikasleentzat, irakasleentzat, profesionalentzat eta interesa duen jendearentzat da, eta aurrez Aurre ospatuko da baita online zuzenean parte hartzeko aukera ere egongo da ZOOM bidez.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

Adimen Artifizialari, Etikari eta Legeriari buruzko I Jardunaldia