Albisteak

2016 Ekaina 14

Kutxa Fundazioaren diru-laguntza 'Ongi etorri baserrira' ekimena bultzatuz

Kutxa Fundaziotik diru-laguntza eman diogu 'Ongi etorri baserrira' ekimenari, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzea helburu duen proiektuari.

'Ongi etorri baserrira' ekimenak uztailak 1 eta 2an Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat baserritara bisitak antolatu ditu beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko. Irteera horietan izena ematea beharrezkoa da helbide honetan: ongietorribaserrira.eus

UZTAILAK 1, ostirala

Asteasu: BULANO baserria (esne behiak).

Bidania: ZELAONDO baserria (oilaskoak) eta ANDUTI (larre behiak).

Eskoriatza: AGARRE baserria (larre behiak eta basogintza)

Muskiz: C. B. LA SEQUILLA (larre behiak txerriak)

Oiartzun: GALTZATA baserria (ardiak eta gazta) eta PELU ZAHAR baserria (arrautza ekologikoak nekazalturismoa)

Urnieta: ADARRAZPI baserria (ardiak, gazta eta mamia) eta EULA sagardotegia (sagastiak eta sagardoa)

UZTAILAK 2, larunbata

Aralar: Ataundik atera ESNAURRETAko bordara Joseba Insausti artzainarekin batera, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko.

Azpeitia: ENPARAN-GAIN baserria (baratza) eta ODRIA baserria (larre behiak)

Beizama: URKI baserria (aire libreko txerriak) eta ARRETA baserria (ardiakgazta)

Berriz-Garai: AIARBI baserria (esne behiak) eta Iratxe Martinez (arraultza ekologikoak)

Gatika-Lemoiz: ETXEBARRIA baserria (fruta, sagardoa eta txakolina) eta IPAR LORE (eztia)

Getaria: GAINTZA txakolindegia (mahastiak eta txakolina)

Irun: OIHANALDE baserria (larre behiak) eta OLA sagardotegia (sagastiak eta sagardoa)

Oñati: GOMIZTEGI baserria (ardiak eta gazta)

Ubide Orozko: PAGOBIETA baserria (ardiak eta gaztandegia) eta Fidel Abans ganadutegia (larre behiak).

Zarautz: LURBERRY, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak. (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia)