Albisteak

2022 Apirila 07

Lan eskaintza | IT Kudeatzailea

Kutxa Fundazioa eraldaketa-prozesu batean murgilduta dago, gizartera hurbiltzeko eta harekin harremanak izateko modua aldatuko duen erakunde gisa, Gipuzkoaren aurrerapena modu eraginkorragoan eta garai berrien errealitatera egokituta bultzatzen jarraitzeko. Kutxa Fundazioaren jarduerak gizartean nola eragiten duen birdefinitzea da, eta, azken batean, egoteko eta egiteko modu berri bat bultzatzea izango da helburua.

Zalantzarik gabe proiektu digitaletan inbertitzea beharrezkoa izango da erronka horri aurre egiteko, eta horretarako IT Kudeatzaile bat kontratatzeko beharra sortzen da. Profesional honen misioa, erakundearen barne-kudeaketako aplikazioak eta sistemak diseinatzea, ezartzea eta kudeatzea izango da.

Horretarako, besteak beste, honako eginkizun hauek aurreikusten dira:

  • Egungo sistemak eta prozesuak aztertzea eta diagnostikatzea. Betekizun guztiak zehaztea, arlo funtzionalekin batera.
  • Soluzioen diseinu funtzionala eta teknikoa egitea hornitzaileekin lankidetzan.
  • Software-aren, sistemen eta datuen arkitektura diseinatzea, eta arkitektura hori beste irtenbide batzuekin integratzea.
  • Proiektuen planifikazioa, koordinazioa (hornitzaileak) eta aurrekontu-jarraipena egitea.
  • UAT probak egitea.

Bilatzen duguna:

  • IT proiektuen kudeaketan esperientzia izatea.
  • Prozesuak eta datu-baseak modelatzen esperientzia izatea.
  • “Agile” metodologiak erabiltzen esperientzia izatea.
  • Ezagutza aurreratuak arkitekturetan, teknologietan eta web aplikazioen programazioan PHP, HTML5, CSS, Javascript.
  • ERP kudeaketa-tresnei buruzko ezagutzak: giza baliabideak, kontabilitatea eta finantzak, aurrekontuak, erosketak, proiektuen kudeaketa, etab.
  • Sistemei buruzko ezagutzak: sareko/komunikazioetako, prozesamenduko, datuak biltegiratzeko eta lan-inguruneetako arkitekturak eta soluzioak.
  • Lankidetza, konpromisoa, berrikuntza eta etengabeko hobekuntzarako orientazioa eta gaitasunak.
  • Euskera eta ingelera menderatzea.

Eskaintzen duguna:

  • Gizartearekin konprometituta dagoen eta berrikuntzaren eta eraldaketa digitalaren aldeko apustua egiten duen antolaketa-eraldaketa betean dagoen erakunde bateko kide izatea.
  • Bokaziozko orientazioa duen talde dinamiko batean lan egitea.
  • Garatzeko aukerak.
Eskaintzera inskribatu

Kutxa Fundazioa