Albisteak

2014 Abendua 20

Landare-hazitegiak egiten ikasi dute Alegiko Baratze Parkean

Bertan, Baratze Parke Sareko 12 kidek parte hartu zuten; gehienak Alegiko Baratze Parkeko baratzezainak, baina baita Errenteriako eta Usurbilgo Baratze Parkeko kideak ere.

Landare hazitegien tailerra egin genuen pasa den igandean Alegiako Baratze Parkean. Bertan, Baratze Parke Sareko 12 kidek parte hartu zuten; gehienak Alegiko Baratze Parkeko baratzezainak, baina baita Errenteriako eta Usurbilgo Baratze Parkeko kideak ere.

Tailerrean, ohe beroak nola egin eta horrekin lotuta hazitegi eta haziak nola jaso eta gorde ikasteko aukera izan zuten partaideek. Parte hartu zutenek, interes handia erakutsi zuten gaiarekiko.

Produktu ekologikoz osatutako otarraren zozketa

Tailerrean zehar ateratako argazkiak bidali dizkigutenen artean produktu ekologikoz osatutako otar baten zozketa egin dugu eta irabazlea Bittor Aizpurua da. Zorionak!