Albisteak

2014 Iraila 16

Larunbat honetan EkoBira azoka jasangarria izango da Irunen

Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta mugikortasun elektrikoaren sektoreak parte hartuko dute.

 

 

Kutxa Ekoguneak Irungo Udalarekin batera antolatzen duen EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Irunen izango da larunbat honetan, hilak 20. Azoka Udalak antolatutako Europako Mugikortasun Jasangarriaren aste barruan ospatuko da.

Amaia Otazo Kutxa Ekoguneko Kontsumo arduratsuaren arduraduna-k adierazi duenez, EkoBira Irunen berriro izatea “azken edizioetan izandako harrera onaren ondorioa da” eta “aurten, lehenego urteko bisitari eta salmenta kopurua handitzea espero dugu”.

Larunbateko EkoBira Irungo Zabalgune Enparantza-n izango da goiz eta arratsaldez, 10:30-14:30etara eta 16:30-19:30etara. Azokara gerturatzen diren bisitari guztiek egiaztatuko dute “beste kontsumo era bat posible dela”.

Irunen ostean, EkoBirak Bergara eta Donostia bisitatuko ditu, azken hau Kutxa Ekoguneko parke ekologikoan ospatuko da beste hainbat ekimenekin batera, eta horrela aurtengo edizioari amaiera emanez. Bi azoka hauetan parte hartzeko produktu interesgarriak dituztenentzat izen-ematea irekita dago HEMEN sakatuta.

Aurtengo Berrikuntzak
Europako Mugikortasun astearekin lotuz, aurten EEE Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailu elektriko ezberdinak (auto eta bizikleta elektrikoak) erabiltzeko aukera eskainiko die  bisitariei, haiei buruzko informazioa emanez.

Nekazaritza ekologikoaren atalari dagokionez, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoen  Kontseiluarekin batera antolatu da, horrela, EkoBiran dauden nekazaritzako elikagaien ekoizle guztien produktuak ziurtagiri ekologikoa dutela bermatuz.

 

Irungo EkoBiran egongo diren postuak: