Albisteak

2015 Maiatza 06

Larunbat honetan Zegamako Baratze Parkean 'Jakoba Errekondorekin baratzean lanean' jardunaldia

Baratze Parke Sareko aktibitateen eskaintzaren barne, datorren maiatzaren 9an, Zegaman “Jakoba Errekondorekin baratzean lanean” jardunaldi ospatuko da Baratze Parkean eta Zegamako plaza nagusian.

Goizean, Zegamako Baratze Parkeko kideak baratzetako hondarrekin talde konposta egiten ikasteko aukera izango dute tailer praktiko baten bitartez.

Zegamako plazan “Tomatea: baratzeko erregina”, tomate-landarearen zainketa ekologikoa ikasi nahi duten guztientzako tailer irekia burutuko da. Bertan ere baratzeko landare berezitako postua ere jarriko da. Eta eguerdian berriz, Jakoba Errekondoren eskutik, baratzeko kulturaren inguruko solasaldi bat izango da. Jardunaldia amaituko da pintxo dastaketa batekin, Zegamako Gaztelekuko gazteek eskainita.

Gonbidatuta zaudete guztiok!