Albisteak

2019 Otsaila 22

Lasarte-Oria Baratze Parke Sarera batuko da

Jesús Zaballos, Lasarte-Oriako alkatea eta Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendaria hitzarmena sinatzen.

Kutxa Ekoguneak 2003. urtean jarri zuen abian Baratza Parke Ssarea elikadura-ohitura osasungarriak bultzatzeko asmoz Gipuzkoako zenbait udalerritan. Gaur, 20 parke daude Gipuzkoan: Ekogunea, Lezo, Errenteria, Hernani, Usurbil, Tolosa, Azpeitia, Alegia, Villabona, Ikaztegieta, Beasain, Ordizia, Zumaia eta Zumarraga. Guztira, 1.181 partzela daude herritarren eta elkarteen eskura, eta 5,4 hektareako azalera, baratze ekologikoetara bideratua.

Orain, Lasarte-Oria Baratze Parke Sare honetara batu da.

Gaur, otsailak 22, Kutxa Fundazioak eta Lasarte-oriako Udalak hitzarmena sinatu dute. Bertan, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioaren zuzendariak eta Jesús Zaballos, Lasarte-Oriako alkateak, hartu dute parte.