Legorretako Udalak Kutxa Ekogunearekin elkarlanean Ontziratu Zaitez kanpainaren berpizteari ekingo dio.
2013an ONTZIRATU ZAITEZ kanpaina jarri zen martxan Etxenike arrandegian, eta bide horri jarraituz Legorretako beste hiru establezimendu kanpainari gehitu zaizkio. Guztira parte hartzaileak lau izango direlarik: Etxenike arrandegia bera, Coviran denda, BIZI belar-denda eta Amatriain denda.
Kanpaina horren helburua, egunerokoan egiten diren erosketetan, ontzi edo tuperrak erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena murriztea da.
Guztien nahia Legorretan ontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten herritarrak ugaritzea izanik, herritarren eskura jarriko dira dendetan ontziak, 50 zentimoren truke. Guztira 300 ontzi banatzeko aukera dago.
Udalaren eta Kutxa Ekogunearen eskutik etxe bakoitzera eskuorri informatibo bat iritsiko da kontsumo jasangarriaren aldeko apustu honek dituen abantailak gogoraraziz eta herritarrak “Ontziratzera” animatuz.
Gainera, tuperra erabiltzeak saria du! Hilero 40 euroko bi erosketa bonu zozketatuko dira erabiltzaileen artean, establezimenduetako bakoitzean 10€ko erosketa egiteko aukera emanaz.
ONTZIRATU ZAITEZ! Erabili eta sariak irabazi!