Albisteak

2020 Martxoa 24

Lehiaketa: Natura etxean

Kutxa Ekogunetik hau proposatzen dizuegu: etxean dugun natura, bai barruan, bai balkoietan eta terrazetan, balorean jarri dezagun.

Partekatu gurekin naturaren, loreen eta landareen txoko hori, edo erakutsi zure etxetik ikusten duzun natura.

Atera argazkia eta zintzilikatu instagramen @kutxaekogunea aipatuz eta #NiEtxeanGeratukoNaiz eta #NaturaEtxean hashtag-ak erabiliz.

Horrela, guztiok gozatu ahal izango dugu zuk ikusten duzunaz eta batek daki, ideiak politak suertatu daitezke ondorenerako ere!