Ikasgelan bertan, giza garapena eta kontsumo arduratsua lantzeko erremienta bat dugu EAThink. Euskal ikasleen artean, garapen jasangarriaren aldeko kontzientzia piztea dute helburu.
Horretarako, elikagaiek gure mahaietara iristeko egiten duten bideaz hausnartzen da gelan, bertara zuzendutako tailer dinamikoez eta ikasleen ekimenez baliatuz.
2015ean hasitako proiektu honek, gero eta ikastetxe gehiago bildu ditu eta gaur egun Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiako 100 ikastetxetik gora parte hartu dute proiektu honetan.
Doako tailer hauen amaieran, ikasleek ekimen lehiaketa batean parte hartzeko aukera izango dute, gizartearen eraldaketaren protagonista aktiboak bilakatuz.