Albisteak

2016 Abuztua 01

Mugaritz jatetxean praktiketan ari diren ikasleen bisita Ekogunera

Astelehena beraien jai eguna dela aprobetxatuz, Mugaritzeko taldea bisitan etorri da gaur Ekogunera, jatetxe ospetsu honetan praktiketan ari diren herrialde desberdinetako ikasleen taldea alegia.

Kutxa Ekogunea parkean martxan dauden proiektuak taldeari azaltzea izan da bisitaren helburu nagusia eta beraz, bi orduko ibilaldian ezagutu ahal izan dute Zabalaga Errekaren berreskurapena, parkeko urak garbitzen duen arazketa biologikoa, Ekoguneko Baratze Parkea edo parkea eraikitzeko urbanizazio lanetan kontutan edukitako irizpide jasangarriak.

Azkenik, Baratza Eskola, hau da, baratzezaintza ekologikoaren interpretazio-zentroa ere bisitatu du taldeak, bertan dauden barazki eta landare bildumara hurbilduz.