Albisteak

2015 Uztaila 23

Mugaritz jatetxean praktiketan dauden ikasleen bisita Ekogunera

Mugaritz jatetxean praktiketan dauden ikasleak, Ekogunera egindako bisitan.

Pasa den uztailaren 20an Mugaritz jatetxeko taldearen bisita jaso genuen Kutxa Ekogunean, jatetxe ospetsu honetan praktikak ari diren ikasleenak alegia. Ordu eta erdiko bisitatxoan Ekoguneko Parkean martxan dauden zenbait proiektu ezagutu ahal izan zituzten: Zabalaga errekaren berreskuratzea, araztegi natural berria eta Kutxa Ekoguneko urbanizazio lanetan kontutan edukitako irizpide jasangarriak, besteak beste.

Bisita Baratza Eskolan bukatu genuen, baratzezaintza ekologikoaren eremuan. Sukaldaritzako ikasleen taldea herrialde ezberdinetako gazteek osatzen zutenez, baratzeko erakusketa ikusteaz gain, hainbat ekarpen egin zituzten, landare exotikoak edo gure baratzetan ikusteko zailak diren landareen erabilerari buruzkoak, adibidez.

Oso bisita aberasgarria izan zen, eskerrik asko etortzeagatik eta hurrengorarte!