Albisteak

2020 Martxoa 18

Natura etxean: haurrekin egiteko 50 jarduera

Egun zailak datozkigu, etxean geratzekoak baina Kutxa Ekogunean natura etxeratu dezakegula ere uste dugu, egoera zertxobait eramangarriagoa egiteko. Gerturatu dezagun natura gurera, jolas librearen eta sormenaren bidez.

Gure terapia eta D bitamina dosia etxeko landareetatik etorriko zaigu, hazia erein dezagun! Orain trafikoa moteldu egin dela, askoz hobe entzungo dugu txorien txioa leihotik. Ikus ditzagun naturari buruzko liburu edo dokumentalak, etxeko txikiak liluratu daitezen hauekin. Mundu naturalaren erritmoak erakusten dituzten jarduerak egin ditzagun: inguruan ditugun gauzak ukitu eta eraldatu, sormena erabilita. Atera leihora edo balkoira afaltzera, zerupean. Eta batez ere, aprobetxatu etxeko txikiekin mila abentura bizitzeko, hau dena bukatzen denean udaberria zain izango dugulako kanpoan!

Natura etxean

In Natura-ko María Mayorgak, etxean egin daitezkeen 50 jarduera hauek proposatzen dizkigu (pdf´a jaitsi- gazteleraz).

Jarduerak egurrarekin

1.-Gustatzen zaizkigun hosto eta loreekin mugikari bat egin
2.- Loreak prentsatzeko egurrezko prentsa bat sortu
3.- Leihoan jartzeko xomorroen hotel bat sortu
4.- Egurrezko  makiltxoekin idunekoak sortu
5.- Hagatxo magikoak apaindu
6.- Makil eta artilearekin kometak sortu
7.- Makil eta artilearekin, argazkietarako marko bat sortu
8.- Makilekin mikado jolasa sortu
9.- Enbor pusketan ipuin bat sortu
10.- Makilekin txontxongiloak sortu

Jarduerak artilearekin

11.-Artilezko idunekoak sortu
12.- Artilearekin ilea apaindu
13.-Artilezko telareak egin
14.-Gainazal batean iltzeak sartu eta artilearekin hitzak sortu
15.-Artile txuria etxean ditugun gauzekin tindatu: lonbarda (morea), currya (horia)…
16.-Ponpoiak sortu eta mugikari bat egin

Jarduerak harriekin

17.- Harriak margotu eta ipuin bat sortu
18.- Harriak labean sartu eta epel daudenean, koloretako argizariekin margotu
19.- Harrietan mezuak idatzi
20.- Etxean altxorraren bila jolasa antolatu, pistak harrietan idatziz
21.- Harriekin domino bat sortu
22.- Harriekin hiru marran jolasa sortu
23.- Harrietan aurpegiak marraztu eta emoziotegi bat sortu
24.- Harriekin memory jolasa sortu
25.- Harriz egindako paper-zorroa sortu
26.- Harriekin marrazki bat sortu

Jarduerak lur, buztin edo hondarrarekin

27.- Etxeko kutxa bat hondarrez bete eta balkoian jolasteko hondarlekua sortu. Innguruan bestelako elementuak utzi daitezke esperimentaziorako: koladoreak, ontziak…
28.- Hondarrez betetako erretilu sentsoriala sortu
29.- Kristalezko ontzi batean terrarium bat sortu
30.- Etxean ditugun ontzietan haziak erein
31.- Lur, hondar eta buztinarekin esperimentuak egin
32.- Buztinarekin eta elementu naturalekin mandalak sortu
33.- Buztinetan zure oinatza egin
34.- Lore eta hostoak zapaldu buztinetan, hauen marka utziz
35.- Hondarrez eta lurrez egindako pastelak sortu
36.- Buztinez betetako putzuak sortu baineran eta putzuak zapaltzera jolastu!

Jarduerak hosto, fruitu, hazi eta oskolekin

37.-Zuhaitzetako hostoak apaindu
38.- Hostoekin izaki asmatuak edo txontxongiloak sortu
39.- Pinaburuekin, lumekin, ezkurrekin… mugikari bat sortu
40.- Oskolekin apaingarriak sortu
41.- Hariarekin hostoak josi
42.- Naturako elementu txikiekin marrazkiak egin
43.- Hostoekin aurpegirako mozorroak sortu
44.- Beirazko ontzietan naturako altxor txikiak bildu eta ontzi sentsorialak sortu
45.- Naturako altxor txikiak sailkatu formaren arabera, kolorearen arabera, pisuaren arabera…
46.- Naturako altxor txikiekin ibilbide bat sortu etxean eta oinutsik zapaldu: txitxirioak, dilistak, kotoia, hostoak, lumak…
47.- Lore jangarriekin errezetak egin: ogia landare aromatikoekin, krepak…
48.- Lumekin, oskolekin… masajeak egin elkarri
49.- Naturako altxorrekin ipuin bat sortu
50.-Lumak pintzel modura erabili eta elkarri gorputza margotu