Ikastaroaren zuzendaria: Irati Andoño Erdozain (Kutxa Ekogunea)
Gero eta gehiago dira ateak zabaldu eta naturara ateratzen diren eskolak.
Egun, 32 dira Kutxa Ekoguneko Baso-eskola sarean dauden Gipuzkoako ikastetxeak. Naturan Hezi Eskolaren bidez, sarea elkarrekin ehundu, elkarrekin ikasi, hobekuntzak sortu eta komunitatea osatzen dugu.
Aurten, ekainaren 28an Naturan Hezi II Topaketak: Ekozentrismoruntz bidaia antolatu dugu UPV/EHUko Uda Ikastaroekin elkarlanean. Topaketen helburua gai zehatz baten inguruan sakontzea da, hizlari adituei entzunez, esperientziak partekatuz, eta ikastetxeen artean elkarlanak eta sinergiak sortuz.
Lehen edizioan, naturan hezteak ikastetxean zekarren eraldaketa pedagogikoa izan genuen aztergai, eta zeharka baina nabarmen, irakasle eta ikasleen begirada aldatu behar zela ondorioztatu genuen. Aurtengo bigarren edizioaren helburua, egungo gizarte eredu antropozentristaren testuinguruan, naturara hurbiltzeko eta berarekin harremanatzeko dugun moduak, pairatzen ari garen klima-larrialdia eta biodibertsitatearen galera ondorio garbia direla ulertzea da.
Gure hezkuntzan, gizartearen beste arloetan bezala, antropozentrismoaren eraginak zaildu egiten digu jasangarritasunaren bidea jarraitzea, beraz ekozentrismorantz igarotzeko hausnarketa egin, ereduak ezagutu eta erramintak garatu behar ditugu gure ikasleen begirada aldatzeko. Horretan jarriko dugu fokoa Naturan Hezi II Topaketa honetan.
Zure esperientzia partekatzera animatzen zara?