Albisteak

2015 Uztaila 01

Oñati Ontziratu zaitez! kanpainara batu da

Ontziratu zaitez! kanpaina Oñatira iritsi da. Kanpaina bertako Udalarekin elkarlanean jarri dugu martxan, datozen egunetan abiatuko den Zero zabor astea hasiera data bezala hartuta.

Kanpaina honen helburua arrandegi eta harategietan bilgarri poltsak murriztea da, horrela ingurumenarentzat kaltegarriak diren hondakinak gutxiagotuz. Era berean, erosleen erosotasuna ziurtatu nahi da, eta horregatik erosketa egiteko tupperrak jarriko dira beraien eskura, uztailaren 13tik aurrera jarraian dauden dendetan:

- Fernandez arradegia eta Kresala arrandegia.

- Antxon, Garay eta Txantxiku harategiak.

- Eroski eta BM supermerkatuak.

Ontzi berrerabilgarri horien erabilera sustatzeko, 30€-ko erosketa txekeak zozketatuko dira hilabetero aipatutako arradegi eta harategietan.