Albisteak

2015 Ekaina 02

Ostiraletik igandera Irungo Ficobako Bioterra azokan izango gara

Kutxa Ekogunea bostgarren urtez Bioterrako Azokan izango da ekainaren 5etik 7rarte. Bioterra, produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka honetan 140 erakusketari izango dira hiru ataletan banatuta: Bioterra Mundua (produktu ekologiko Ziurtagiridunak), Geobat Mundua (Bioeraikuntza eta Energia Berriztagarriak), Naturall Mundua (Produktu Naturalak, Terapia Naturalak, Ongizatea). Ideia berdeak dira etorkizuna, dagoeneko inork ez baitu zalantza egiten ingurumenaren garrantziaz.

Kutxa Ekoguneak Baratze Parke Sareari emango dio lehentasuna aurten. 2012an proiektua hasi zenetik, 10 Baratze Parke ditugu Ekogunea, Lezo, Errenteria, Hernani, Usurbil, Tolosa, Azpeitia, Alegia, Zegama eta Anoetan. Eta sarea zabaltzen doa, Elgeta, Azkoitia eta Zumaia izango baitira Baratze Parkeak izango dituzten hurrengo lau herriak 2015ean zehar. Orotara 850 lursail eta 44.000 metro karratu inguru 13 parketan. Eta Garaikoa kanpaina ere izango dugu Bioterran. Ekimen honen helburua bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeaz gain, gizarteak barazkiak eta frutak kontsumitzeko ohituretan eragitea da: eguneroko ohiturak urtaroen arabera egokitzen ditugun bezala, elikatzeko aukeratzen ditugun produktu freskoetan ere, hauen jatorria eta sasoia kontuan izan ditzagun.