Albisteak

2013 Maiatza 24

Parte hartu Irungo larunbateko EkoBirako tailerretan

Ekocooking, altzari birziklatuak eta xaboi eta kremak nola egin ikasteko doako ikastaroak eskainiko dira eta izena ematea beharrezkoa da.

EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Irunen izango da larunbat honetan, hilak 25, Luis Mariano enparantzan 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean. Bertaratzen diren guztiek “beste kontsumo era bat posible dela” egiaztatu ahal izango dute. Azoka bertan, hiru tailer eskainiko dira Ekocooking, altzari birziklatuak eta xaboi eta kremak nola egin ikasteko, hain zuzen ere. Izena ematea HEMEN sakatuta egin daiteke.

EkoBiraren aurtengo berrikuntzak:

EkoBira aurten ere herritarrengan zentratu da egunero sortzen ditugun zaborrak aprobetxatzeko ekintza batzuk proposatuz. Hauek dira Irunen izango diren tailer praktikoak:

- Altzari birziklatuak: Etxeko objektuekin birziklaturiko altzariak egiten ikasi
Ordutegia: 11:30etatik 14:00etara
Lekua: Luis Mariano emparantza, Irun
Adina: +7 urte

- Ekocooking: Garaian dauden produktuenkin sukaldaritzan egiten ikasi
Ordutegia: 12:00etatik 14:00etara
Lekua: Luis Mariano emparantza, Irun
Adina: +7 urte

- Krema eta xaboiak: Etxeko produktuekin era erraz baten, xaboia eta kremak egiten ikasi
Ordutegia: 17:00etatik 19:30etara
Lekua: Luis Mariano emparantza, Irun
Adina: +7 urte

 *Ekintza guztietan, 14 urte baino gutxiagoko gazteak gurasoekin egon beharko dira.

Ekintza guzti hauek dohainik dira, eta plaza mugatuak direnez, komeni da aldez aurretik izena ematea HEMEN sakatuta.

Larunbatero Gipuzkoako herri ezberdin batean izango da EkoBira, Larraitzen ekainaren 30ean amaitu arte. Irunen ostean, hurrengo herriak bisitatuko ditu aurtengo EkoBirak:  Zumaia, Lazkao, Mutriku, Donostia eta Larraitz.