Albisteak

2014 Abendua 18

Tailer ugari abenduan ere

Geroz eta gehiago gara Baratza Parkeko erabiltzaileak eta hori dela eta, hotza eta eguzkiaren konpainiaz, abenduan ere, baratzarekin lotutako ikastaroak egin ditugu.

Geroz eta gehiago gara Baratza Parkeko erabiltzaileak eta hori dela eta, hotza eta eguzkiaren konpainiaz, abenduan ere, baratzarekin lotutako ikastaroak egin ditugu.

Lehenengoa abenduak 13an egin genuen, Ekogunean, baratzean hasi berriak diren erabiltzaileentzat. Espero ez genuen arren, eguraldiak deskantsu bat eman zigun eta barazki ezberdinak erein eta landatu ahal izan genituen. Abenduak 20eanere beste tailer bat egingo da, beraz, espero dugu, orduan ere eguraldia lagun izatea.

Abenduaren 14ean berriz, Alegiko Baratze Parkera joan ginen. Bertan "ohe bero" bat eraiki genuen. Ohe beroa, hazitegi mota bat da, simaurraren beroaren laguntzaz, haziak hobekiago hazten laguntzen diguna. Bere muntaketa eta erabilera nolakoa den azaldu genuen bertan.