Albisteak

2020 Uztaila 08

Tolosako Baratze Parkea bizi-bizi uda honetan!

Sarean lan egiteak aukera ematen digu Baratze Parke bakoitzeko praktika onak eta ereduak ezagutu eta partekatzeko. 

Oraingoan, Iurramendiko baratzekideek abian jarri dituzten bi ekimen ezin egokiagoak partekatu nahi ditugu zuekin. Zuen Baratze Parkeetarako inspiragarriak iruditzen? Partekatu gurekin zuen ekimenak eta BPS Sarean zabalduko ditugu.

  1. 80 kilo elikagai bildu eta banatzeko erronka!

    Tolosako Baratze parkeko partaideak, Auzolan Tolosa, eta ZUTANI elkartearen artean elikagaiak biltzeko proiektu bat jarri dute martxan, elikagai hauek gehien behar dituztenen artean banatzeko. Asmoa, baratzekide bakoitzak astean behin elikagaien bat Txabolan uztea da, hala freskoak naiz lehorrak.

         Aste honetan adibidez:
         Freskoak: Laranjak eta sagarrak + edozein barazki
         Lehorrak: Esne osoa + Kolakao

    Asteazkenetan jasoko dira elikagaiak Baratze Parkean.
     
  2. Taichi Tolosako Baratze Parkean.

    Uztaileko asteartetan, 19:00-20:00 ordutegian, Taichi-saioak baratzekide baten eskutik.