Albisteak

2014 Urria 29

Tolosaldea ontziratu da

 

Tolosaldeako saltokietan sortzen diren paper eta plastiko hondakinak murriztuko ditu Ontziratu Zaitez! kanpainari esker.

Datozen egunotan Tolosaldeako hainbat saltoki ontziratuko dira Kutxa Ekoguneak bultzatutako kanpainaren bidez eta Tolosaldeko Mankomunitatearen elkarlanari esker. Izan ere, udalerriko arrandegietan tupper berdea erabiltzen hasiko dira paper eta plastikozko bilgarriak ekiditeko asmoz.

Ontzi berrerabilgarriak, ONTZIRATU ZAITEZ! lelopean

Ontziratu zaitez kanpainarekin produktu freskoak erosten direnean sortzen diren hondakinak murrizten lagundu nahi da. “Erosketa hauek egiterakoan hondakin kopuru handia sortzen da, produktu hauek paperean biltzeaz gain, plastikozko poltsa baten edo bitan sartzen baitira ondoren eta bizitza oso laburreko materialak dira”, azaldu du Amaia Otazok, Kutxa Ekoguneko kontsumo jasangarri sailetik.

Ekimen honekin hiru lorpen egiten direla ziurtatzen dute Tolosaldeko Mankomunitateak eta Kutxa Ekoguneak: batetik, erosketak egitea “erosoagoa” izango da. “Behin etxera heltzerakoan, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dute herritarrek; modu garbi batean gainera”.

Bestetik, saltokientzako kostua murriztu egiten da. Izan ere, ez dute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango. “Eta azkenik, lehengai gutxiago gastatuko denez, ingurumenarentzat, eta beraz guztiontzat, positiboa da”, gaineratu da.

“Hondakinen sorrera gutxitzeko gure helburuarekin bat egiten du Ontziratu Zaitez! kanpainak.” adierazi du Amaia Azkue, Tolosadeko Mankomunitateko ordezkariak.

30€ko erosketa sariak
Ontzi berrerabilgarria erabiltzen duten erosleen artean, 30€ko erosketa sari bat banatuko da hilero Tolosaldeako arrandegi partehartzaile bakoitzean, saltokietan gastatzeko. Zozketak 9 hilabetean zehar egingo dira herri bakoitzean, beraz, hilabete bakoitzean 27 erosketa-sari banatuko dira Tolosaldean.

Nola eskuratu ontzi berrerabilgarria?
Azaroaren 1etik aurrera eskualdeko herritarrek ontzi berrerabilgarria jasotzeko aukera izango dute 0,50€ ren truke. Guztira, 42.500 ontzi berrerabilgarri jarriko dira salgai honako arrandegi kolaboratzaileetan:

 

ADUNA
- Todo Todo

ANDOAIN
- Saldias
- Bitoria
- Begoña
- Carrefour
- BM La Salle
- Eroski
- Super Amara

IBARRA
- Bikoitz
- Loyara

IRURA
- Nerea

TOLOSA
- Artola
- BM
- Todo Todo
- San Sebastian
- Eroski
- Itsaskide (Merk&to)
- Pescadería del Cantábrico
- Arantxa
- Kaia
- Belen

BILLABONA
- Mutio
- Itsaskide
- Miguel Ruiz de Amiano
- BM Supermerkatua

ZIZURKIL
- Zubeldia