Albisteak

2016 Otsaila 26

Txotx festa Katxola baserrian

Hurrengo larunbatean, otsailak 27, arratsaldeko 17:30etatik aurrera sagardoaren aintzineko kulturaren inguruan hainbat jarduera egongo da Katxola baserrian, iragan hurbila oroitzeak gu eta gure ondorengoak aberasten gaituelako. 

TXOTX!!! 18:30ean izango da eta Eneko Goia Donostiako alkate jaunarekin batera ospatuko dugu, gure gonbidapena adeitasunez onartu duena.

Joakina eta Juani Urrestarazu, Mari Carmen Illarreta eta Kontxi Lasori omenaldia egiteko aukera paregabea izango dugu. Lau emakume hauek ordezkatzen gaituzte beraien humanitateagatik, gure urrezko danborra izateagatik eta Aieteren izen ona zabaltzeagatik.

 

  • Jai herrikoia 17:30etan hasiko da Txalaparta eta Kirikotekarekin.
  • Ordu horretan ere Kutxa Ekoguneak antolatutako tailerrak eta jolasak hasiko dira. Besteak beste, Lantxabera hurbiltzen diren umeekin maskara basatiak tailerra eskainiko dugu. Kartoi eta basoko elementu ezberdinak erabiliz animali forma duten maskarak egitea izango da helburua.
  • Trikitilariak festan zehar.
  • Aieteko buruhandiak, zezen suzkoa, boloak eta sokatiraren erakusketa.
  • Bolo eta toka jokuak.
  • 18:30etan omenaldia: Aurreskua eta bertsoak.
  • Makailu tortilla eta patata tortilla lehiaketa.
  • Gazteenentzat zizka-mizka.
  • Urtearen une onenetariko bat pasako dugu. Aieteko Lantxabe elkarteak antolaturik.