Albisteak

2016 Maiatza 02

Udaberri festa Kutxa Ekogunean

Hurrengo maiatzak 15ean, San Isidro eta familiaren nazioarteko eguna ospatzen dira. Biak uztartuz Kutxa Ekogunea parkean udaberriari ongi etorria eman nahi diogu eta horretarako festa polit bat antolatu dugu. Ekologiaren kultura familietan bultzatzeko asmoz, bisitak, jokoak, tailerrak, ikuskizunak, kontzertua eta abar luze bat izango dugu goizeko 11.00etatik arratsaldeko 19.00ak arte. Ekintza guztiak doakoak izango dira, bazkaria eta dastaketak izan ezik.

 

Kutxa Ekogunea aisialdi eta ikasketa aktiborako baliabide praktikoak eskaintzen dituen parkea da, pertsonei eta taldeei ingurumen kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko pausua ematea erraztuz. Publiko orori zuzendua dago: familia, ikasle zein sektore ezberdinetako profesionalentzako eskaintza dugu.

Maiatzak 15ean familiak izango dira gure protagonistak. Udaberria, odol berria. Familien nazioen arteko egunean, Udaberriari ongi etorria emateko festa antolatu dugu Ekogunean. Haur, familia eta gaztetxoentzat hainbat ekintza izango dira: Baratze Parkera bisita antzeztuak, ginkanak eta jokoak, dastaketak, zozketak, tailerrak, ikuskizun eta kontzertuak...

11:00 – 11:30 Egitarauaren aurkezpena handi eta txikientzat anfiteatroan.

11:30 – 12:30 Familia ginkanan heldu eta txikiek elkarrekin hartuko dute parte eta kontsumo jasangarria, baratzea, eta herri kiroletan arituko dira.

11:30 – 12:30 Bisita gidatu antzeztuak familia osoarentzat.

12:30 – 14:00 Dastaketak (hiru ordu laurdenetako bi txandetan, lehenengoa euskaraz eta bigarrena gazteleraz). Bertako edota garaiko produktuak dastatu, itxura, aurkezpena eta zaporea puntuatu eta zozketa batean parte hartzeko aukera izango da.

12:30 – 14:00 Haur txokoan bi tailer egingo ditugu, bat librea eta bestea gidatua eta biak udaberriarekin, loratze garaiarekin lotuta.

Goiz guztian zehar Furgobaratza bertan izango da, landaketa ezberdinen ikastaro txikiak ere eskainiko ditugu eta baratzeak eta lorategien inguruko zalantzak erantzuten adituak izango ditugu gurean. Baratze-kideen familien artean ere zozketatuko ditugu landare eta barazkien saski ederrak.

Etxeko txikiak gure parkearen alboan bizi diren poniak ikusteko aukera izango dute, poni jaio berriak tarteko, eta gure oilotegia bisita dezakete, bertako oiloak ezagutu eta arraultza fresko freskoak erosi nahi izanez gero!

14:00 – 16:00 Bazkaltzeko ordua. Bertan bazkaltzera geratzeko aukera ere luzatu nahi dizuegu zerbitzu ezberdinak eskainiz. Alde batetik herri bazkaria antolatuko dugu, bestetik tabernan bokadilo eta pintxoak izango ditugu eta betiko moduan haur parkeko kafetegian bertan prestatutako bazkari goxoak. Noski parke bat izaki, Ekogunean belardi ederrak dauzkagu etxetik ekarritako janaria jan nahi duenarentzat. Helburua arratsalderako indarrak batzea!

Erosi bazkari herrikoirako tiketa

14:45 – 16:00 Mikel Karton musikariak kontzertua eskainiko du.

16:00 – 19:00 Play ‘N’ Kids

Aspalditik haurrentzat musikaren inguruan ekintza ezberdinak antolatzen dituen talde ezagun honekin elkarlanean, Kutxa Ekoguneak musika eta jasangarritasun inguruan hainbat tailer antolatuko ditu arratsaldean. Playnkids taldeak, Euskal Herria eta Estatu guztian eskaintzen du beraien ikuskizuna eta Donostian jada ezagunak egin dira, bertako Jazzaldian haurrentzako eskaintzaz arduratu izan direlako.

Gure eskaintza eta ekintza ezberdinetan rockeroz jantzita parte hartu nahi baduzu, etorri zaitez rockeroz jantzita etxetik!

16.00 – 17.30 Musika eta tailerrak

- Musika talde ezberdinen diskoen portadak margotuko dituzte txikiak. Beatles taldearen urazpikoa, Rolling Stone taldearen ahoa...

- Gitarra edo baxua, zein modelo gustukoen? kolore ezberdinez margotu eta erakusketa antolatuko dugu txikien lanekin. Gero zozketa bat egingo dugu eta irabazleak bere etxean jasoko du berak margotutako gitarra koloretako tela ezberdinez osotuta.

- Mozorroak, pelukak eta instrumentuak izango ditugu eta haurrak rock izarrak bilakatuko ditugu argazkiak ateratzeko.

- Musika instrumentuak egingo ditugu, marakak, tronpetak, danborrak... Egunero erabiltzen dugun material birziklatuekin instrumentuak egin eta gero orkestra bat osotuko dugu, zer joko dugu eta nola aterako zaigu?

- Haur helduagoentzat audio mahai tailerra antolatuko dugu, musika nahasketak egiten ikasiko dute eta egun batez DJ-ak izango dira.

17.30 – 19.00 Kontzertua

Beatles, Rolling Stone, ACDC, Queen, Michael Jacson, Steve Wonder… Guraso guztiak ezagutuko dituzte kontzertuko kantuak eta beraiek berehala hasiko dira dantzan pop eta rock musikaren historian zehar egingo dugun ibilbide honi esker. Eta nola ez etxeko txikiak ere, SuperStar aurkezleak kantu bakoitzarekin dantza, joko eta ekintza ezberdinak proposatuko dizkie kontzertuan guztiok era aktibo baten parte hartu dezaten. Zatozte gozatzera!

MAPA (sakatu irudiaren gainean handitzeko)

Parkera iristeko doako autobusak ere antolatuko ditugu, zu eta zure familia Miramoneko Parke Teknologikoan jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu eta Ekogunera ekarri eta berdin bueltarako. AIZPURUA enpresako autobus lanzadera hauen ordutegia: 10.30-13.30, 15.00-17.00 eta 18.30-20.00. Gutxi gora behera 15 minutuko maiztasuneko autobusa izango da.

DOAKO AUTOBUSAREN GELTOKIA (Sakatu irudiaren gainean handitzeko)

Loturak:

28 | Donostiatik

G1 eta G3 | Hernani-Donostia

31 | Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza

35 | Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak

17 | Gros-Amara

Laguntzailea