Maiatzaren 28an Kutxa Ekogunea parkean familiak izango dira gure protagonistak. Haur, familia eta gaztetxoentzat hainbat ekintza izango dira: bisita gidatuak, ginkana eta jokoak, tailerrak, azoka, trukaketarako guneak, ikuskizun eta kontzertuak...
Anima zaitezke aurten ere gure Udaberri festara!!
EGITARAUA
11:00 – 11:30 Egitarauaren aurkezpena handi eta txikientzat anfiteatroan.
11:30 – 13:00 Familia ginkana. Hamaika froga eta joko dibertigarri prestatu dugu birziklapen gaiaren inguruan heldu eta txikiek elkarrekin egiteko eta bide batez parkeko eremu guztiak ezagutzeko.
11:30 – 13:30 Bisita gidatuak. Ordu beteko bi bisita txanda egongo dira. Bakoitzean bi talde osatuko dira: batean parkeko oraina ikusiko da (Amets baten emaitzak) eta bestean parkeko etorkizun hurbila irudikatuko da (Gerora begira). Biak familia osoarentzat daude prestatuta, haurrei arreta eginez joko eta keinu txikien bidez. Bakoitzean proiektu desberdinak aurkeztuko badira ere bietan azalduko da nola eraikitzen den ekoparke bat, nola zaintzen den ingurumena eta hitza.
11:30 – 13:30 Tailerrak eta jolasak. Haur txokoan tailer libre eta gidatuez gain euskal makilan oinarritutako jolasak prestatu ditugu.
12:00 – 13:30 Yon Gallardoren barazki #izanezberdin izozkiak Baratze Eskolan. #IZANEZBERDIN 2017 izozkia zapore fresko bezala definitu daiteke, tomate, azenario, erremolatxa, jengibre eta oliba oliozko tomate sorbetea delako. Maiatzaren 28an Ekogunean aurkeztuko da, eta bertan delicatessen gisa zerbitzatuko da Idiazabal gazta apar batez lagundua.
11:30 – 13:45 Gipuzkoa Solidarioaren Txokoa, Haur Parkeko plazan. Rokpa; Indarra, Dole, Kallpa Emakume lankidetzaren alde; Asha Kiran eta Prosalus elkarteek Tibet, Peru, India eta Mozanbikeko errealitatera hurbilduko gaituzte. Beraien jardueren aurkezpena eta herrialde horietan eskuz egindako produktuak eskainiko digute. Postuen arteko ibilbidea egiteko, hizkuntzaren ekologiarekin lotutako jolas dinamika batean parte hartzeko aukera egongo da.
13:00 – 14:00 Iñigo Serrullaren kontzertua, #izanezberdin-en eskutik Anfiteatroan.
Iñigo Serrulla, 21 urteko Donostiako kantari gazteak, bigarren hezkuntzako azken ikasturtean, izan zuen bere lehendabiziko kitarra eta orduan hasi zen kantuak konposatzen. Musika tankera ezberdin askoren eragina nabaritzen da Iñigoren konposizio intimo eta ispiratzaileetan. Gaur egun bere lehendabiziko diskan ari da lanean.
14:00 – 16:00 Herri bazkaria. Bertan bazkaltzera geratzeko aukera luzatu nahi dizuegu zerbitzu ezberdinak eskainiz. Alde batetik herri bazkaria antolatuko dugu haur eta helduentzako menuarekin, eta edari eta pintxoekin postu bat izateaz gain betiko moduan Haur parkeko kafetegian bertako eta ekologikoak diren produktuekin prestatutako bazkari goxoak. Noski parke bat izaki, Ekogunean belardi ederrak etxetik ekarritako janaria jan nahi duenarentzat. Helburua, arratsalderako indarrak batzea! Antolatutako bazkarietarako sarrera erostea gomendatzen da tikea Haur Parkean edo Erreserba gunean erosiaz: www.erreserbak.ekogunea.eus
16.00 – 17.30 Eriz Magoaren Birziklapen Magia ikuskizuna. Haurrak zein helduak gozatzeko, Erizek, fantasia, errealitatea, magia eta umorea birziklapenarekin uztartuko ditu ikuskizunean.
17.30 – 19.00 Reziklator ikuskizun pedagogiko-musikala Zozongo taldearen eskutik. Helburua, 2-12 urte bitarteko haurrek, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean, birziklapenaren garrantzia barneratzea da. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak elkartuko ditugu. Emanaldiaren hasieran, 30 minutuko antzerki bat egongo da. Bertan, gorputz perkusioaren bitartez, birziklapenaren oinarrizko arauak erakutsiko zaizkie. Ondoren, birziklagarriak diren material desberdinekin, jantzi eta txapel berezi batzuk egiten erakutsiko zaie. Era berean, okumez eginiko danbor batzuk utziko zaizkie, pertsonaiekin batera kalejiran parte har dezaten. Bukaeran, haur guztiekin batera, kalejira dibertigarri eta alai bat egingo da. Haurrak, antzerkian ikasitako erritmo eta keinu desberdinekin, herriko protagonistak bilakatuko dira ikuskizunaren helburua lortuz.
NOLA IRITSI KUTXA EKOGUNEA PARKERA?
Parkera iristeko doako autobusak ere antolatuko ditugu, zu eta zure familia Miramoneko Parke Teknologikoan, Orona-Ideoko rotondan eta Errekaldeko geltokian jasotzeko aukera eskaintzen dizuegu eta Ekogunera ekarri eta berdin bueltarako. AIZPURUA enpresako autobus lanzadera hauen ordutegia: 10.30-13.30, 15.00-17.00 eta 18.30-20.00. Gutxi gora behera 20 minutuko maiztasuneko autobusa izango da.
Miramongo geltokia
Orona-Ideoko geltokia
Errekaldeko geltokia