Albisteak

2020 Iraila 21

"Udako baratze ederrak" lehiaketa. Azken egunak

Urtero antolatzen dugu Baratze Parke Sare mailako lehiaketaren bat baratze parkeetako erabiltzaileek eta elkarteek egiten duten lana ikusarazi, balioan jarri eta saritzeko!

2018 urtean Baratze Parkeen bideo lehiaketa antolatu genuen; lehengo urtean berriz, Gau Beltza ospatzeko kalabaza handienaren lehiaketa izan zen; eta oraingo honetan, udako Baratze ederrenen lehiaketa jarri dugu abian Kutxa Ekogunetik.

Zure lursailean lan egiteagatik bakarrik, lehiaketa honetan parte hartu dezakezu, lehiakide gisara edota zure botoa ematen, UDAKO BARATZE EDERRENAK  aukeratzeko.

Sari ezin gozagarriagoak izango dira hiru baratze ederrenentzat eta bozkatzea ere sarituko da!

Baratzeetako argazkiak 2020ko abuztuaren 1etik aurrera ateratakoak izan beharko dira eta 2020ko irailaren 25erako bidali beharko dira.

Beraz, zure baratzea goxo eta eder izateko, baduzu erronka gehigarri bat uda honetan.

Kontsultatu HEMEN oinarriak.