Albisteak

2021 Abendua 12

"Udako Baratze ederrak" lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte

Dakizun bezala, pasaden udan “Udako Baratze Ederrak” lehiaketa jarri zen martxan Baratze Parke Sareko baratzekideen artean.

Ekoguneko Baratze Parkeko Fernandoren baratza izan zen irabazlea, bigarren saria Azkoitiko Baratze Parkeko Jose Luisen baratzarentzat izan zen eta hirugarrena ere Azkoitiko Baratze Parkean geratu zen Roxaliren eskutan.

Oraintxe jaso berri dituzte irabazleek euren sariak. Baita lehiaketako partaideen artean zozketatutako sarien irabazleek ere.

Guztiei zorionak eta gozatu sariaz!