Albisteak

2014 Iraila 23

Udazken atariko festa egingo dugu Ekogunean

Urriaren 18an izango da eta bertan, tailerrak, bisita gidatuak eta EkoBira azoka egingo dira, besteak beste.

 

Udazkenari ongi etorria emateko festa antolatu dugu urriaren 18rako Ekogunea Parkean (Donostia). Haur, familia eta gaztetxoentzat hainbat ekintza antolatu ditugu, guztien artean festa egun ahaztezin bat egiteko. Festa guztian zehar musika izango dugu eta produktu ekologikoak dastatu ahal izateko taberna bat ere bai.

Hauek dira antolatu ditugun ekimenak:

 

- 10:30-13:30: BARATZE ESKOLARA BISITAK GIDATUAK (Publiko orokorra)
Gure baratze eskolak aukera ematen digu baratze ekologikoaren esentzia, inguruarekin duen erlazioa, kultura, barazkien ziklo osoak, konposta, … ezagutzeko. Hiru ordu laurdeneko bisita motza eta atsegina!

Ordutegia:
- 11:00-12:00: euskaraz
- 12:00-13:00: erdaraz
- 13:00-14:00: elebitan

Parte hartzeko sakatu HEMEN.

 

- 10:30-15:30: EKOBIRA KONTSUMO JASANGARRIAREN AZOKA (Publiko orokorra)
Papel eta kartoizko altzari eta saskiak, mugikortasun elektrikoa, haur eta emakumezkoen higiene produktu berrerabilgarriak, nekazaritza ekologikoa (ogi, gazta, barazki eta baratzuriak), etxeko konpostagailuak, 2.eskuko liburu eta altzariak, pintura eta kosmetika naturalak, ile-apaindegi eta taberna ekologikoa eta beste hainbat gauza aurkituko dituzue bertan. Azoka hauetan parte hartzeko produktu interesgarriak dituztenentzat izen-emateko sakatu HEMEN.
 

- 11:00-13:00: LEHIAKETA: ISTORIO MOTZAK ARGAZKIEN BIDEZ  (10-16 urte arteko gaztetxoentzat)
Gaztetxoek Ekoguneko Udazken Atariko Festan gertatutako istorio motzen lehiaketan har dezakete parte. Telefono mugikorrarekin 4 argazki atera beharko dituzte eta testuen laguntzaz ikusi, asmatu, eta bizitutako gertakizuna kontatuko digute. Saria oso dibertigarria da.

Parte hartzeko sakatu HEMEN.
 

- 11:00-14:00: TAILERRAK: UDAZKEN ETA NEGUKO BARATZAREN PLANGINTZA (Baratza duen edonorentzat)
Nola antolatuko zenuke 30 m2ko baratza txiki bat, udazken eta negura begira? Ordu beteko tailer honetan azalduko digute ze lana eskatzen digun baratzak sasoi honetan, landareak nola banatu, ze barazkiak jarri eta nola.

Ordutegia:
- 11:00-12:00: euskaraz
- 12:00-13:00: erdaraz
- 13:00-14:00: elebitan

Parte hartzeko sakatu HEMEN.

 

- 11:00-14:30: HIP HIP URRI: TXORI-JANTOKIAK (3 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat)

Familiei zuzendutako txori-jantokiak egiteko tailerrarekin gozatuko dugu Ekogunean. Bertan materialak birziklatuz txoriak elikatzeko ontziak egin, apaindu, hazi eta fruituekin bete eta Ekogunean zehar zintzilikatuko ditugu jolas baten bidez.

Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October Children europar proiektuan oinarrituta.

Parte hartzeko sakatu HEMEN.

 

- 12:30-14:00: ESKULTURAREN AZKEN UKITUAK (Publiko orokorra)

Dora Salazar artista nafarra, Gipuzkoan 80. hamarkadatik oso ezaguna da bere eskultura publikoengatik. Oraingo honetan Udazken Atariko Festa aprobetxatu nahi du emakume-zuhaitza eskultura bukatu eta ainguratzeko, kulturak naturari kendu dionaren zati bat bueltatuz. Emakumeak zuhaitzak bezain beste lurraz, argiaz eta uraz elikatzeko beharra dauka.

 

Udazken Atariko Festara etortzekoa bazara, mesedez bete asistentzia orria HEMEN sakatuta.

Laster arte!