Energia elektrikoa, termikoa eta ur kontsumoa monitorizatzeko tresna honekin argiteri publikoaren kontsumoa %17-a murriztea lortu dute.
Urte bat pasa da Astigarragan Inerdatu Energia Kudeatzailea martxan jarri zenetik, Astigarragako Udalak eta Kutxa Ekoguneak sinatutako esparru-hitzarmenaren barne, Udal energiaren kudeaketa hobetzeko eta energia-eraginkortasuna sustatzeko helburuarekin. Inergetika enpresan bermatu du proiektua eta kudeaketa sistema urte honetan.
Emaitzak oso baikorrak izan dira epe honetan, hain zuzen ere Inerdatu Energia Kudeatzailea ezarri zenetik Astigarragako Udalak 24.500 euroko aurrezpena lortu baitu. Inerdatu proiektuaren funtsa, monitorizazio sistema eta aholkularitza integrala udal osoan ezartzea da.
Zerbitzu honek, lehenengo fasean lortutako aurrezpenekin bigarrengoan inbertitzea du helburu. Lehenengo fase honetan, Udalak dituen argiteri publikoko 32 kaxa elektrikoetatik, 8 kaxa monitorizatu eta kontrolatu dira argiztapen sistema guztiaren %50-a suposatzen dutelarik. Baina Udal argiarena ez da izan kontrolatu den bakarra, Arantzazuko Ama Ikastolako kontsumo elektrikoa, ura eta gasa ere denbora errealean monitorizatu baitira.
Astigarragako biztanleek proiektu honetan parte hartzeko aukera ere badute, www.inerdatu.com web orrian biztanleek denbora errealean kontsumoak ikus baititzakete.
Udal argiteriaren kontsumoa %17 murriztu da
Astigarragan, Inerdatu energia kudeatzaileari esker monitorizatutako 8 argiteri kaxetatik 7-tan hobekuntzak aurkitu ditu. Fluxu erreguladoreen erabilera zuzenaren egiaztapen eta kontrolari esker, argiteri publikoaren kontsumoa %17ra murriztea lortu da. Ekonomikoki, honek 10.866 €/urtean aurreztea suposatzen du; gainera beste 10.500 euro gehitu behar zaizkio Komertzializazio Konpainiako kontratuak hobetu direlako.
Bestalde, kontrolatutako 3 koadroetan energia erreaktiboa detektatu eta konpondu ondoren beste 1020,69 euroko aurrezpena suposatu dio udalari. Argiteri publikoan egindako jarduera hauetan kontsumo energetikoa %17-a murriztea lortu da, 22386.69 €-ko aurrezpenarekin.
+ Informazio gehiago