Albisteak

2017 Otsaila 15

Villabona eta Irungo Baratze Parke berriak ere martxan

Villabonako Baratze Parkea Amasako bidean kokatuta dago eta Irungoa Anaka auzoan.

Villabonako Baratze Parke berria Amasako bidean kokatuta dago eta 34 partzela ditu. Bere ateak ireki berri ditu pasaden otsailaren 6an. Baratzekideek giltzak jaso eta lehenengo bilera ere egin dute, elkar ezagutu eta lantaldeak antolatzen hasteko helburuarekin.

Irungo Baratze Parkeak, Anaka auzoan kokatua dagoenak otsailaren 18an irekiko ditu bere ateak. Baratzekideei giltzak banatzeko aitzakiarekin, ekimen xumea antolatu du Irungo Udalak, eta data horretatik aurrera, baratze honetako 76 partzelak lantzen ere hasi ahalko dute baratzekideek.

Ongietorri beroenak baratzekide berri guztiei!