Albisteak

2017 Abendua 15

Zatoz Eguberrietan Kutxa Ekogunera!

NEGULEKUAK

Noiz: abenduaren 26-29 eta urtarrilaren 2-5; 9:30-13:30

Non: Kutxa Ekogunean

Neguan bizidunak lozorroan sartzen direla? Ekogunean inoiz baino esnatuago gaude! Bi asteetan zehar adin guztientzako jarduera ezberdinak antolatu ditugu, negua izanik ardatz nagusia eta Ekoguneko eremua jolastokia.

Neguan gure abeletxeko animaliek zer egiten duten ikusiko dugu, Ipar Haizearen bisita jasoko dugu, neguko olinpiadetan hartuko dugu parte eta nola ez, hotz handia bada, gure Haur Parkea eskura izango dugu.

Informazioa eta izena emateak hemen

EKOGUNEKO JOSTAILU TRUKEGUNEA

Non: Kutxa Ekoguneko Haur Parkean

Noiz: abenduaren 16-urtarrilak 8 bitartean

Jostailu truke gunea: Abenduaren 16etik urtarrilaren 8. Haurrek gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera errazteko Kutxa Ekogunean jostailuen truke gune bat antolatuko dugu. Objektuei bizi berri bat emateko aukera da, gure familiari asko eman ondoren beste haur batzuei oraindik ere beste horrenbeste eskaini dezaketen altxor txikiak. Jostailuak era librean utzi eta jaso daitezke.

Haurrei trukean oinarritutako esperientzia zoragarri bat eskaintzea dugu helburu, eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta gauzen “berri” izate horri garrantzia kenduz.

Informazio gehiago hemen

HAUR PARKEKO TAILERRAK: XILOFONOA BEIRAZKO POTOEKIN

Non: Ekoguneko Haur Parkean

Noiz: abenduak 23, 27 eta 30 12:30/ 17:30

Musika tresnak eraikitzeko baliabide eta era berriak asmatu ditzazkegu. Mundua oso anitza denez, lurralde ezberdinetako jendeak kantu eta erritmo ezberdinak egiteko tresnak sortu izan dira, horrela kultura ezberdinei izaera emanaz. Gaurkoan, etxean hondakintzat ditugun materialak berrerabiliz sortuko ditugu musika tresnak.

Informazioa eta izena emateak hemen

INUZENTE EGUNA HAUR PARKEAN

Inozente eguna dela eta bihurrikeriak egiteko grina piztu zaigu Kutxa Ekoguneko Haur Parkean, horregatik sorpresaz beteriko eguna prestatu dugu. Besteak beste inozentaden lehiaketa bat izango dugu eta askaria osatzeko prestakin berezia.Non: Kutxa Ekogunean

Noiz: abenduaren 28an, egun osoan zehar

Adina: 2-10 urte

Hizkuntza: euskaraz

***Ez da izena eman behar

ANIMALIAK NEGUAN ZER? (IPUIN ANTZEZTUA)

Non: Kutxa Ekoguneko Haur Parkean

Noiz: urtarrilaren 4an

Muxarra marmartiak sorpresa jasoko du neguan, trikuaren trikimailua behintzat ez zuen espero eta. Eta Ekoguneko Eki erlea prest azaldu da hotzetik babesteko duten sekretua guri, eta guri bakarrik, kontatzeko.

Zatozte eta erleen beroketa ariketak egingo ditugu denok elkarrekin!

Sarrera: DOAN, Haur parkeko sarreran barne

HAUR PARKEKO TAILERRAK: DONOSTIAKO DAMBORRA

Non: Kutxa Ekoguneko Haur Parkean

Noiz: urtarrilaren 6 eta 7an; 12:30 eta 17:30

Donosti eguna badator eta denon artean ospatzeko ordua ailatu da. Baino ba al dakizue abestiaren letra? Goazen arbelan idaztera eta bakoitzak bere danborrarekin jotzea.

Adina: 3-12 urte

Prezioa: 4

Izenemateak: haurparkea@ekogunea.eus

Informazioa eta izena emateak hemen