Albisteak

2016 Iraila 20

Zegamako Baratze Parkean partzela bat nahi duzu?

Gustatuko litzaizuke lur mutur bat edukitzea eta zure etxerako barazki ekologikoak ekoiztu?

Gustatuko litzaizuke lur mutur bat edukitzea eta zure etxerako barazki ekologikoak ekoiztu?

Zegamakoa edo goierritarra bazara, Aizkorriko atarian dagoen Zegamako Baratze Parkean, 60 m2-ko partzela bat eskatu eta eskuratzeko aukera duzu, izena emateko epea irekita jarraituko baitu datozen hilabetetan.

Aldagela, biltegia, ura, erremintak izango dituzu eskura. Gainera Baratze Parke Sarearen zerbitzuez baliatu zintezke: tailerrak, ikastaroak, laguntza teknikoa, aktibitateak, e.a.

Informazio gehiago eta izen-emateak: Zegamako Udalean - 943 80 11 15