Albisteak

2015 Urria 19

Zinez arrakastatsua asteburu honetan Ekogunean antolatu dugun Trantsizio Jasangarriaren ikastaro ofiziala

Trantsizioa eskala txikian praktikatu eta bizi izan dute parte hartu duten interes eremu desberdinetako -hezkuntza, politika, enpresa eta gizarte mugimenduak - 12 lagunek, Juan del Río irakaslearen eskutik. Nazioarteko  Trantsizio Mugimenduaren  printzipioak eta tokiko ekintza antolaturako bideak ezagutu eta bizitu dituzte parte hartzaileek.

Egungo krisiaren testuinguruan kokatuta baina amets kolektiboak adostuaz, gutako bakoitzaren barne bidaia eta taldeen ahalduntzerako metodologia eraginkor eta berritzaileak uztartu dira ikastaroan. Petrolio menpekotasuna txikiagotuz hobeto bizitzeko bide eta praktikak egingarriak direla barneratu dute.   

Eta orain zer? Hazia erein da, gurean ere, trantsizio-ekimen berrien sorrerarako. Mila esker guztioi, ederra izan da Ekogunearentzat ere!