Albisteak

2016 Otsaila 26

ZUBIDEIAK, Euskara, aniztasuna eta bizikidetza aztergai izango duen gizarte elkarrizketa prozesua abiatu da

Euskaltzaleen Topaguneak gonbidatuta, Euskara, aniztasuna eta bizikidetza aztergai izango duen ZUBIDEIAK gizarte elkarrizketa prozesua abian jarri dugu. Hogeitik gora gizarte eragilek hartu dugu parte otsailaren 22an Durangon eta, epe motzeko helburua, maiatzaren 7an gizarteko ordezkaritza zabala batu eta Gune Irekiaren metodologia jarraituaz, gizartean dauden iritzi eta ahots anitzak euskararen normalizazioaren bueltan entzutea eta elkarrizketan jartzea izango da.

Informazio gehiagorako: http://topagunea.eus/2016/03/zubideiak-gizarte-elkarrizketa-maiatzaren-7an-euskara-aniztasuna-eta-bizikidetza-aztergai/