BPS Zerbitzuak eta dinamizazioa

Baratze Parke Sarean baratzea baduzu, lehiaketa hau zuretzat da. Zure lursailean lan egiteagatik bakarrik, lehiaketa honetan parte hartu dezakezu, lehiakide gisara edota zure botoa ematen, UDAKO BARATZE EDERRENAK  aukeratzeko. Erronka polita, animatuko zara?

LEHIAKETAKO OINARRIAK
 
  • Baratze Parke Sareko edozein parkeko lursail baten titular diren partikularrek edo elkarteek har dezakete parte lehiaketan.
  • Lehiakide bakoitzak mezu bat bidali beharko du baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera, lehiaketan parte hartu nahi duela adieraziz.
  • Eskaerak jasotzeko epea: 2022ko ekainaren 22tik uztailaren 31ra.
  • Kutxa Ekogunea harremanetan jarriko da aurreko mezua bidaltzen duten pertsona guztiekin, haien datuak biltzeko. Datu horiek bidaltzea ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko.
  • Lehiakidearen datuak jaso ondoren, Kutxa Ekoguneak bere lursailari argazkia egingo dio.
LEHIAKETAREN FASEAK

Lehenengo fasea (2022/07/01etik 2022/08/26ra):

  • Kutxa Ekoguneak izendatutako teknikari batek argazkiak aterako dizkie parte hartzen duten lursailei, eta guztien artean 8 lursail ederrenak aukeratuko ditu, lehiaketaren 2. fasera pasatuko direnak.
  • Zortzi lursail finalisten argazkiak Kutxa Ekogunearen webgune eta sare sozialetan argitaratuko dira abuztuaren 31n.

Bigarren fasea (2022/09/01etik 2022/09/30era):

Baratze Parke Sareko lursailen titularrek bozketa bidez hautatuko dituzte 3 irabazleak, 8 finalisten artean, honela:

  • Botoak jasotzeko epea: irailaren 1etik 30era (biak barne).
  • Pertsona bakoitzak boto bat emateko aukera izango du eta ezingo du bere burua bozkatu.
  • Bozketa epearen barruan bidaliko da, dagokion unean adieraziko den helbidera.
  • Botoarekin batera, boto-emaileak bere lursailaren zenbakia, Baratze Parkearen izena, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jakinarazi beharko ditu.
ZER BALORATUKO DA?

Baratze ederrenak aukeratzeko irizpideak hauek izango dira: lursailaren egoera orokorra, lursailaren banaketa eta antolaketa, kultiboen aniztasuna, landareen egoera eta lursailean pilatutako material eta elementurik ez egotea.

SARIAK

2022ko urriaren 12an ezagutuko dira Kutxa Ekogunearen webgunean hiru lehiakide irabazleak eta zozketako bi irabazleak:

1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
Zozketa-irabazleak: 40 €-ko balioa duten bertako produktuen bi saski zozkatuko dira, bozkatu dutenen artean.

Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dizkigu, sortzen dizkigun arazoei erantzuten digu, ditugun zalantzak argitzen dizkigu edo praktika egokiak ere proposatzen dizkigu.

Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoa batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz. Furgobaratza guztiontzako doako zerbitzua da.

ETA FURGOBARATZA NIRE BARATZEAN NOIZ?

Egutegia 2022 iraila | Ordutegia: 18:00 

  • Irailak 1, osteguna, Irun
  • Irailak 5, astelehena, Zumaia
  • Irailak 7, asteazkena, Lezo (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 8, osteguna, Errenteria
  • Irailak 8, osteguna, Villabona (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 12, astelehena, Beasain (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 13, asteartea, Azkoitia (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 14, asteazkena, Zumarraga (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 15, osteguna, Kutxa Ekogunea. Donostia/San Sebastián (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailka 19, astelehena, Ordizia (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 20, asteartea, Hernani (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 20, asteartea, Usurbil (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 21, asteazkena, Tolosa (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 22, osteguna, Urnieta (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 26, astelehena, Orio (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak, 27, asteartea, Ikaztegieta (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 28, asteazkena, Legorreta (Neguko baratza tailerra barne)
  • Irailak 29, osteguna, Anoeta (Neguko baratza tailerra barne)

Egutegia 2022 urria | Ordutegia: 18:00 

  • Urriak 3, astelehena: Zumaia. Neguko baratza tailerra barne
  • Urriak 4, asteartea: Errenteria. Neguko baratza tailerra barne
  • Urriak 6, osteguna: Irun. Neguko baratza tailerra barne
  • Urriak 10, astelehena: Beasain
  • Urriak 17, astelehena: Ordizia
  • Urriak 18, asteartea: Hernani
  • Urriak 19, asteazkena: Tolosa
  • Urriak 20, osteguna: Kutxa Ekogunea
  • Urriak 24, astelehena: Orio
  • Urriak 25, asteartea: Ikaztegieta
  • Urriak 26, asteazkena: Zumarraga
  • Urriak 27, osteguna: Urnieta

  •  AUZOKONPOSTA tailerra

Sareko Baratze Parkeko baratzeetan sortutako hondar begetal guztiak aprobetxatzen dira. Hondakin begetalak konpost bihurtzen ditugu eta ongarri gisa itzultzen dira lursailetara, zikloa leku berean itxiz.

Baina, nola bota behar dira hondarrak konpost-kutxatara? Zer lan eskatzen dute hondarrak behar bezala deskonposatu ahal izateko? Nor arduratzen da lan honetaz? Noiz dakigu konposta umotua dagoela? Nola banatuko dugu konposta?... Tailer praktiko honetan auzokonpostarekin lotutako zalantza guzti hauentzako erantzuna aurkituko duzu.

  • Tokia: Errenteriako Baratze Parkean
  • Noiz: 2022ko irailaren 17an, larunbata, 11:30-12:30
  • Libre eta doan
  • Elebitan

  •  'UDAZKENEKO ELIKADURA, GURE ONGIZATEA BERMATUZ' Tailer praktikoa

Baratzeak eta elikadura uztartzeko helburuz Amaia Diaz de Monasteriogurenek eta Amaia Aierbek berriro ere proposatzen digute parte hartzea Baratze Parke Sareko tailer praktiko honetan.

  • Tailerraren gidariak (dietistak, nutrizionistak & coach-ak): Amaia Diaz de Monasterioguren eta Amaia Aierbe
  • Noiz: 2022ko irailaren 24ean, larunbata, 11:00-13:00
  • Tokia: Reina Aretoa, Xenpelar kalea 3, Errenteria
  • Doan. Sarrera librea
  • Elebitan

Tailer praktiko honetan elikadura-plan orekatua lantzen erakutsiko diete parte-hartzaileei, familia osoarentzat egokia eta garaiko produktuekin egina.

Pertsonen elikadura-beharrak aldatzen doaz eta norbanako bezala ere behar desberdinak ditugu. Gorputzak, gabezia desberdinak ditu sasoiaren arabera, egunero dugun dietaren arabera. Askotan, batzuentzako onuragarriak diren elikagaiak kaltegarriak izan daitezke beste batzuentzako. Hortaz, onuragarriak edo kaltegarriak zaizkigun produktuak identifikatzen lagunduko diete hizlariek tailerrean parte hartzen dutenei. 

Aldi berean, naturak eskaintzen dizkigun garaiko elikagaiak ezagutzen eta hauei etekina ateratzen ikasiko dute bertaratzen direnek. Beste zenbait erremintekin batera, bakoitzaren beharretatik elikadura orekatu bat eraman ahal izateko ezagutzak landuko dira, gure ongizatea osotzeko gako gisa.

  •  BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOAREN OINARRIAK ikastaroa baratzekide berrientzat

Sareko Baratze Parkeko kide berria bazara, eta oinarrizko ikastaroan ez baduzu parte hartzeko aukerarik izan orain arte, oraintxe duzu aukera. 

Ikastaroan izena ematean gogoratu doakoa dela Sareko edozein Baratze Parkeko lursail baten titularrentzat. Aldi berean, titularra ez den beste norbaitek ere parte hartu nahi badu, matrikula ordainduz apuntatu daiteke ikastaroan baita.

  • Lugar: Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea (Donostia/San Sebastián)
  • Aitziber Otegik emango du ikastaroa
  • Noiz: 2022ko urriaren 1a, larunbata, 9:30-13:30
  • Elebitan

Izena eman hemen:

Nekazaritza ekologikoarentzat baliabide garrantzitsuena lurra da. Horregatik gu, baratzezaleak garenok, lurra zaintzeko eta babesteko erantzukizuna dugu eta ondorioz, egoki ongarriztatu eta erabili beharko genituzke lurrak. Ez bakarrik uzta ederrak jaso ahal izateko, etorkizunean beste batzuk ere lur biziez eta osasuntsuez baliatzen jarraitu daitezen. Honela, herritarrentzako balorezko errekurtso bat izaten  jarraituko dute Baratze Parkeek.

Abelur-en laguntzarekin, parke guztietako lurren analisia egiten du Kutxa Ekoguneak, bi urtetik behin, eta horien emaitzak eta nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak kontutan edukita, Baratze Parke bakoitzari dagokion lur emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak ezartzen ditu.

Zerbitzu hau eskatzeko mezu bat bidali ezazu helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus

Sareko baratzetako jardueren arriskuak aseguratzeko interesa azaldu dute behin eta berriz Baratze Parke Sareko erabiltzaile, elkarte eta udalek. Honen ondorioz, Kutxa Ekoguneak eskaera hau betetzeko laguntzailea aurkezten dizue: ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.

Baratze Parke Sareko ezaugarriak aztertu ondoren, ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.-ek Erantzukizun Zibileko asegurua eskaintzen die Baratze Parketako erabiltzaileen Elkarteei, baratzekide batek besteri eragindako kalteen aurrean erantzungo lukeena  (“bestea” izan daiteke Elkartekoa ez den norbait, baita Elkarteko kidea dena ere).

Irakurri Erantzukizun Zibileko aseguruaren baldintzak

Elkarteak asegurua kontratatzeko interesa badu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, korreo bat bidali ezazu helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

  • Konpostagunetako panelak
  • Beste seinaleak

 

KONPOSTAGUNETAKO PANELAK

Sareko Baratze Parketan sortzen diren hondar begetalak jaso eta auzolanean konposta bihurtzen ditugu, gero lursailak ongarriztatzeko erabiltzen duguna.

Konposta egin ahal izateko oso garrantzitsua da hondar begetalak behar den tokian, lurrik gabe eta ondo zatituta botatzea. Hau baratzekide guztiei egoki adierazteko bi panel mota prestatu ditugu: bat, hondarrak botatzeko gune ondoan jartzekoa, eta bigarrena, konposta umotzeko erabiltzen den gunetan jartzeko.

Bi panelak PROTEC enpresak egindakoak izango lirateke, HPL-an (oso material iraunkorra) eta bertan jartzeko lanak berriz KIMUBAT enpresak egin zitzakeen.

 

Zure Baratze Parkeko konpostagunetan panelak jartzea interesa baduzue, informazio gehiago jaso dezakezue korreo bat bidaltzen baduzue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Ekogunean espazio ugari daude, Sareko elkarte, talde edo kideen bilerak, aktibitate edo beste ekimenak egiteko aproposak izan daitezkeenak.

… eta guzti hauek Sareko partaideentzat 0 €tan!

Erreserbatu daitezkeen espazioak:

Espazio hauetako bat erreserbatu nahi baduzue, mezu bat bidali ezazue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

PARTE HARTUKO DUZU?

Ekipamendu desberdinak egin daitezke auzolanean, modu errazean eta birziklatutako materialak aprobetxatuz (palet-ak adibidez), Baratze Parkeko erabiltzaileen guztien erabilerarako.

Ekipamendu bakoitzaren “Pausuz-pausu” orriak lagungarri izan daitezke bat edo bestea egitea erabakitzen baduzue. Animatu, guztion onurako izango baita!!

LASTOZKO AULKIA: Baratze Parkeko edozein txokotan jartzeko aulkia, dirudiena baino iraunkorragoa…

(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).

PALEEKIN EGINDAKO ESERLEKUA: baratzean lana egin eta gero, deskantsatzeko aproposa.

(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).

PALEEKIN EGINDAKO ETZAULKIA: siestatxo bat botatzeko beharbada?

(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).

PALETEKIN EGINDAKO BIZKARRALDE EROSODUN ESERLEKUA: lasai asko egoteko, besteak nola lanean ari diren begiratzen duzun bitartean, adibidez.  

(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).

OHE BEROKO LASTOZKO HAZITEGIA: lasto eta simaurra material apalak diren arren, hazitegi bat egiteko aproposak dira. Erraz-erraz egindakoan, gure landareak ekoiztu ahalko ditugu bertan.

BARRASKILOENTZAKO LASTOZKO KAIOLA: Gune itxi bat zuen baratzetan topatzen dituzuen barraskiloak utzi ditzazuen. Halaxe, barraskilo kopurua murriztu ahal izango duzue, beita-produktuak erabili gabe eta tarteka ere, barraskiloak jatea gustukoa duzuenak karakolada ederrak egiterik izango dituzue.

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri

Protec eta Zicla, kanpoko altzariak egiten duten punta-puntako bi enpresa dira, ingurumen ziurtagiriak dituztenak. Baratze Parke Sarearen laguntzaileak dira biek ere, gure baratzetako zerbitzuak hobetu ditzaketen ekipamenduak erosteko orduan deskontuak eskaintzen baitute.

PROTEC

Protec-ek bere produktuak %10eko deskontuarekin eskaintzen die bai Sareko Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkarteei, baita Sarean dauden Udalei ere. Palet osoak erosiz gero, beste %10eko beherapena ere eskaintzen du Protec-ek. Bere produktuen artean egurrezko altzari desberdinak, hesiak, seinaletika, e.a.

Modu jasangarrian kudeatutako basoetan sortutako egurra erabiltzen du PROTEC-ek altzariak egiteko, PEFC ziurtagiria duen materiala alegia. Lan-historia luzea du PROTEC-ek, Euskal Herri osoan, neurrira egindako parke eta lorategi proiektu ugaritan parte hartu baitu.

www.protecmadera.com

ZICLA

Zicla-k, ZIMBAD moduluzko altzari-familia %25eko deskontuarekin eskaintzen die bai Sareko Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkarteei, baita Sarean dauden Udalei ere.

ZIMBAD kanpoko familiako altzariak, poliestireno eta birziklatutako polipropilenoz egindakoak dira, %100ean. Materialen %20a hiri-hondakinetatik dator eta %80a berriz, industria-hondakinetatik. Kanpoko atseden-guneak sortzeko orduan joko handia eman dezakete ZIMBAD familiako altzariek.

www.zicla.com

   

Babesleak

Informazio gehiago eskatzeko

Harremanetan jarri